2024-07-05
HomeOharrakIndustriaKALERATZERIK EZ!!! LANGILEAK BERRIZ ONARTU !!!

KALERATZERIK EZ!!! LANGILEAK BERRIZ ONARTU !!!

ERAIMEN S.L Zamudioko Torrelagoiti industria-poligonoan kokatutako eraikuntza enpresa bat da. Jabeak, Francisco Javier Azkargorta Belando sopeloztarrak, 2012ko otsailaren 3an enpresa ixtea eta bere 5 langileak kaleratzea erabaki du; 15 urte baino gehiagoko antzinakotasuna eta 40-50 urte inguru dugun langileak.

Javier Azkargortak kaleratze-gutunean arrazoi ekonomikoak aipatzen ditu; jada enpresa bideragarria ez dela esan eta dagoeneko Gizarte Segurantzan bere erretirorako paperak aurkeztu dituela gogorarazten du. Kaleratze-gutun berean, langile bakoitzari aitortzen digun kalte-ordaina lan-urteko 20 eguneko soldatakoa da (20.000 euro inguru langileko).

Hau, lanean enpresa berean urte luzez egon ondoren kaleratzen dituzten langileen beste kronika bat dirudi. 2008. urtearen amaieran krisialdia hasi zenetik euskal langileok pairatzen dugun egoerari buruzko istorio bat gehiago.

Baina, honi, kapitulu bat gehitzen zaio; Francisco Javier Azkargorta Belandoren semea den Iker Azkargorta Caballero 2009etik eraikuntza-enpresa baten jabea da: INGENIERIA Y CONSTRUCCION ERAIKIZ S.L..Iker ERAIMEN S.L-n ere ahalduna da, eta azken hilabeteotan enpresa batetik bestera lana, hornitzaileak, bezeroak,…pasatu ditu, baina langileak ere pasatzea ahaztu zaio.

Javierrekin izandako bileran hartutako erabakiaren kontra gaudela adierazi genion, ez ditugu kaleratzeak eta kalte-ordainak onartzen gure lanpostuak mantendu nahi ditugulako. Gure aldarrikapenaren aurrean Ikerren erantzuna da langile hauekin ez duela jarraitu nahi, gure baldintza ekonomikoei erreferentzia eginez; baina guk Eraikuntzako Bizkaiko Lan-hitzarmenean jasotakoa baino ez dugu kobratzen.

LABek bi enpresen jarrera onartezina dela deritzo, irabaziak handitzeko,
5 langileak kalean utzi eta baldintza prekarioetan berriak kontratatzea da beraien asmoa.

Gure lanpostuak berreskuratu arte ez dugu etsiko !!!

5 LANGILEAK BERRIZ ONARTU !

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Hezkuntza Sail berriari eskatzen diogu kolektibo laboraletan martxan zeuden negoziazio mahaiak deitzeko eta akordio laborala betetzeko ikasturtea bukatu aurretik

Duela urtebeteko ekainaren 1ean LABek akordio laborala sinatu genuen Interinok sindikatuarekin eta Hezkuntza Sailarekin, bi aldeek akordioan jasotako edukiak mahai negoziatzaileetan depositatu eta garatu behar zirelarik.

EAEko osasun garraioa publifikatu behar dela aldarrikatu dugu

Araban eta Bizkaian diharduen La Pau enpresak indarrean dagoen hitzarmena betetzeari utziko diola iragarri duenetik ziurgabetasuna da nagusi langileen artean. Gasteizen mobilizazioa egin dugu gaur, Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusiaren aurrean.

Amurrio Ferrocarril y Equipos-en ez dugu kaleratzerik onartzen

Ekainaren 5ean, 57 urteko langile bat kaleratu zuten Amurrio Ferrocarril y Equipos-en. Enpresa Batzordetik kaleratzea publikoki salatu nahi dugu eta baita aurretik gertaturiko egoera ere, erabat hausten baitituzte batzordearen eta enpresaren arteko harremanean ulertzen diren protokoloak.