Azaroa beti izan da hilabete ona langabezia murrizteko. Hobetzen ez dena enpleguaren kalitate kezkagarria da. Lan-merkatuaren bilakaera ikuspegi luzeagoarekin aztertuz, konprobatzen du langabeziak erreforma eta prekarietatearen kontura jaisten dela. Ezegonkortasun handiagoa dakar honek, laneko eskubide gutxiago eta soldata baxuagoak, azken batean, esplotazio handiagoa.
Hego Euskal Herriko kontratazioari dagokionez, nabarmendu behar da azaroan sinatutako kontratuen %93,5 aldi baterako izan zela. Baina hau ez da datu koiunturala. Hilabete bat falta da urte bukatzeko, urtarriletik hona sinatutako kontratuen %93,6 aldi baterako izan da eta ia %39 lanaldi partzialekoak.
Gainera, aldi baterako kontratuen erdiak hilabetea baino iraupen apalagoa du, aldi baterako kontratazioaren beste heren batek zehaztu gabeko iraupena duen bitartean. Datu hauek erakusten digute laneko errotazioa hartzen duen eskandaluzko neurria, eta honek lan-baldintza eta istripuetan dakartzaten ondorio garratzak sumatzea ahalbidetzen du.
Zentzu honetan, gure ustez zabor-enplegua sortzea pobreziako soldatekin, ezin da inolaz kontsideratu politika ekonomiko eta egindako erreformen arrakasta.
Azkenik, arreta deitu nahi dugu langabeziagatiko babesaren beherakada larriarengatik. Izan ere, egun langabezian dauden hiru lagunetatik bi ez du langabeziagatiko inolako prestaziorik jasotzen. Prestazioen jasotzaile gehiago dago, baina erregistratutako langabezia kopuruetatik kanpo daude, hortaz, estaldura tasa kalkulatzerakoan ere ez dira “langabezian dauden prestazioen jasotzaileak”.
Hego Euskal Herriko langabeziagatiko prestazioen jasotzaileak | |||
2015eko urria | Gizonak | Emakumeak | Guztira |
Jasotzaileak guztira (SEPE) | – | – | 80.944 |
Langabezian dauden jasotzaileak | 32.953 | 32.368 | 65.321 |
Jasotako langabezia | 89.810 | 106.785 | 196.595 |
Langabeziak eta prestaziorik gabe daudenak | 56.857 | 74.417 | 131.274 |
Doitutako estaldura tasa | 36,7% | 30,3% | 33,2% |
Iturria: elaborado por LABek egina Lanbide, Nafarroako Enplegu Zerbitzua eta SEPEko informazioen arabera.
Gasteiz, 2015eko abenduak 2