Maiatzaren etorrerarekin, beste 12 greba egun egiten ari dira Jaurlaritzaren betiON telelaguntza zerbitzuko langileak, hitzarmen duin baten defentsan. Maiatzak 14, 17, 18, 19, 20, 21, 25, 26, 27, 28, 30 eta 31 dira hilabete honetarako deitutako greba egunak. Gaur kalera irten dira berriro, eta, atzo, Bilboko uretan ere zabaldu zituzten euren aldarriak.