2024-11-25
HomeEkintza SozialaEkosozialismoaBaditugu alternatibak: Sistema aldatu, ez klima!

Baditugu alternatibak: Sistema aldatu, ez klima!


"Baditugu alterbatibak: Sistema aldatu, ez klima!" lelopean datorren larunbatean, azaroak 28, manifestazioa izango da Bilbon kapitalismoak gure bizitzak eta ama-lurra mehatxupean jartzen dituela salatzeko eta alternatibak aldarrikatzeko. Pariseko COP21 Gailurra hasi aurretik, mundu mailan asteburu horretan burutuko diren mobilizazioekin bat egiten dugu Euskal Herrian ere. 

Baditugu alternatibak: Sistema aldatu, ez klima!

Alternatibak dituen herria, bizirik dagoen herria da. Horixe irudikatzeko asmoz eta Parisko COP21aren aurrean Alternatiben Herriak antolatzeko deiari erantzunez, urriaren 24an “Alternatiben Herria” antolatu eta ospatu zen Bilbon, Europako beste leku askotan bezala. Gaur COP21aren aurrean mobilizatzeko mundu mailako deialdiari erantzuna ematera gatoz berriro.

Gure bizitzak eta ama-lurra mehatxupean daude: klima aldaketa, natur baliabideen pribatizazioa eta xahutzea,produkzio eta kontsumo eredu jasanezina, desberdintasunen areagotzea, bazterketa sozialaren gorakada, eskubide sozialen ahultzea, orden patriarkalaren indartzea, zerbitzu publikoak pribatizatzeko irrika, gure kabuz erabaki eta antolatzeko ahalmen-gabetzea, etab.

Sistema da aldatu behar dena, ez klima. Eta guzti honen aurrean soluzio faltsuak bakarrik eskaintzen ditu kapitalismoak. Deialdia hau burutzen dugunok, alternatibak ditugu hurrengo egunetan Parisen hartu beharko liratekeen eta aurreko goibileretan hartu diren erabaki okerren aurrean: 

  • Euskal Herriko marko araugile eta instituzionalean naturak bere forma guztietan dituen eskubideak txertatu. Eskubide hauek betearazteko beharrezkoak diren politika publikoak egin eta hauek aurrera eramateko baliabide ekonomikoak bideratu; lurzorua, baliabide naturalak eta bizitzeko moduen kudeaketarako, beti komunitatearen mesedetan egiteko.
  • Parte hartze sozialerako tresnen sorrera eta sortzen diren parte hartzerako iniziatibak ez zapaltzea. 
  • Administrazioek eta sektore pribatuak berotegi efektuko gasen murrizketa konpromiso lotesleak hartzea, planetaren berotzea 2ºCtik beherakoa izan dadin.
  • Euskal Herriko lurraldeak, energia nuklearraren produkziotik libre deklaratzea, Garoñako Zentral Nuklearra lehenbailehen ixtea, hidrokarburoen bila Kantauri itsasoko prospekzioak eta petroleoa ateratzeko frackinga bezalako teknika zentzugabeak alboratzea, edo eskistozko hare eta bituminosoen erabilera. 
  • Plan zehatza energia berriztagarri eta ordezkagarriak sortzeko, petroleoaren osteko gizarterako trantsizioan urratsak emateko.
  • Energia burujabetza, baliabideen demokratizazioa, tokian tokiko elektrizitatearen banaketa sarearen bermunizipalizazioa, eta energia efizientzia handituz energia aurrezteko lan egin. 
  • Bidaiarien garraioaren kudeaketa publikoa; mugikortasunaren murrizketan, intermodalitatean, irisgarritasunean eta energia kontsumo gutxienekoan oinarritua. AHTari ez, erabilera sozialerako euskal trenbide sareari bai. Hirietako mugikortasun jasangarria eta aktiboa bultzatu. 
  • Kontsumo arduratsua sustatzeko kultura sozial eta instituzionala sortzea eta hondakinak gutxitu, berziklatu eta berrerabiltzeko programa eragingarriak jartzea, behin betiko erraustegiak bezalako sistema sostengaezinak alboratuz.
  • Elikadura burujabetza politikak efektibo egitea, eta produkzioa eta kontsumoaren arteko harreman orekatuak izatea.
  • Lurraldearen antolaketa zerbitzuetara sarbidea bermatu ahal izateko eta produkzio eta kontsumoaren arteko harreman zuzena bultzatu ahal izateko. 
  • Ekonomiaren trantsizio ekologiko, sozial eta justurantz pausuak eman, aldi berean kalitatezko enplegua sortuz.

Arrazoi guzti hauengatik, datorren larunbaterako, azaroak 28rako manifestazioa deitzen dugu Bilbon eguerdiko 12etan Iberdrola Dorretik hasitaBaditugu alternatibakk/ Sistema aldatu ez klima lemapean. Pariseko Gailurra hasi aurretik, mundu mailan asteburu horretan burutuko diren mobilizazioekin bat egiten dugu beraz Euskal Herrian ere. Bilboko manifestazio honetaz gain, gainontzeko herrialdeetan ere deialdiak izango dira hurrengo asteburuan: Iruñean igande goizean elkarteratzea burutuko dute, Donsostian larunbat arratsaldean bizikleta manifestazioa izango da, eta Gasteizen ere mobilizazioa lotzen ari dira bertako eragile ezberdinen artean.

Bilboko manifestazioarekin bat egiten dugu eragile sozial eta sindikal hauek: Coke EZ, Fracking EZ, Goiener Elkartea, EKM-MOC, Deshazkundea, Biziz-Bizi, EHNE Bizkaia, HIRU, LAB, STEILAS, Ekologistak Martxan, CCOO, AHT Gelditu! Elkarlana, 15M, ESK, Greenpeace, ELA, Bilboko Auzo Elkarteen Federazioa eta Sumendi.
 


 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAEko gobernu berriaren aurrekontuak langileon parte hartzerik gabe zehaztu dira

Sakoneko eztabaidari heltzeko borondatearekin batera proposamen zehatzak egiteko prest dagoela azaldu du LABek, langileen aldeko politikak egiteko garaia dela azpimarratuz.

Greba egunak deitu ditugu abenduaren 5ean eta 7an Arabako ostalaritzan, hitzarmen duinaren alde

Arabako ostalaritzako langileek lau urte daramatzate hitzarmenik gabe. Lau urte lanaldia murriztu gabe, lau urte soldata-igoerarik gabe eta, beraz, erosteko ahalmena galduta. Lau urte kontziliazio-neurri berririk gabe, baimen berririk gabe.

Jakinarazi dugu 2024an Nafarroako 5 langile gehiago hil direla, eta Nafarroako Gobernuari exijitu diogu nafar langileen heriotza etengabeari amaiera emanen dioten neurriak hartzeko

Gaur egin duen agerraldian LAB sindikatuak jakinarazi du 2024an zenbatuta zeudenak baino 5 langile gehiago hil direla. Hala, aurten, azken urteetako tasa guztiak apurtu ditu Nafarroak, 2024 honetan dagoeneko 26 lan heriotza izan baitira. Egoera larri horren aurrean, LABek uste du Elkarrizketa Sozialaren Kontseiluak barnebiltzen dituen CEN patronaleko enpresarien, eta UGT eta CCOO sindikatuen interes korporatiboak ezin direla jarri langileon osasunaren eta bizitzaren gainetik eta, ondorioz, Gobernuari exijitu dio Nafarroako Lan Osasuneko Kontseilua aktibatzea, bertan egoera zuzentzeko beharrezkoak diren neurriak har daitezen.