2024-11-23
HomeIndustriaPapergintzaAdegik jarreraz aldatu ezean, papergintzako hitzarmenaren alde mobilizatzen jarraituko dugu

Adegik jarreraz aldatu ezean, papergintzako hitzarmenaren alde mobilizatzen jarraituko dugu

Beste behin Gipuzkoako Pasta, Paper eta Kartoi sektoreko ordezkariek elkarretaratzea egin genuen atzo Lan Harremanen Kontseiluaren aurrean ADEGI Patronalaren jarrera zorrotza eta mehatxagarria salatzeko. Sektoreko arazoei erantzungo dien hitzarmena sinatzea ahalbidetuko luken jarrera aldaketa bat exigitzen dugu. Hau gertatu ezean mobilizazioekin aurrera jarraituko dugu. 

CCOO, ELA, LAB eta UGT sindikatuon irakurketa
GIPUZKOAKO PASTA, PAPER ETA KARTOI SEKTOREA.
2015-EKO PROBINTZIA-HITZARMENAREN NEGOZIAZIOA.

"Berriro ere, Gipuzkoako Pasta, Paper eta Kartoi sektoreko ordezkariok elkartu gara Lan Harremanen Kontseiluaren aurrean, ADEGI Patronalak agertu duen jarrera zorrotza eta mehatxagarria salatzeko.

Enpresetan enpresariek beraiek sinatu dutenen itunen deslotura ezartzen duten errealitatearen harira, enpresen bideragarritasunari kalte egin diezaiokeen edozein egoerari aurre egiteko alderdien artean lotu diren bideak balioestearen harira, egungo premiei erantzunez alderdi guztiak ordezkatuko gaituen hitzarmena lotzeaz egindako eskaeraren harira, ADEGIk oraindik ez ditu gogoan hartu sindikatuon proposamenak, eta akordiorik lotu ezean, legea ezartzearekin mehatxatzen gaitu.

Berriro ere, patronalak eskema bera darabil: “itun hau nahi dut, ez baduzu atsegin, legea ezarriko dizut”. HORI EZ DA NEGOZIATZEA, INPOSATZEA BAIZIK!
Horrengatik, Patronalari jarreraz alda dezala eskatzen diogu, sektoreak dituen arazoei erantzungo dien probintzia-hitzarmena ahalbidetuko duen aldaketa eman dadin. Bien bitartean, hasitako mobilizazioekin jarraituko dugu.

Euskal Herrian, 2015eko azaroaren 12an"

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAEko gobernu berriaren aurrekontuak langileon parte hartzerik gabe zehaztu dira

Sakoneko eztabaidari heltzeko borondatearekin batera proposamen zehatzak egiteko prest dagoela azaldu du LABek, langileen aldeko politikak egiteko garaia dela azpimarratuz.

Greba egunak deitu ditugu abenduaren 5ean eta 7an Arabako ostalaritzan, hitzarmen duinaren alde

Arabako ostalaritzako langileek lau urte daramatzate hitzarmenik gabe. Lau urte lanaldia murriztu gabe, lau urte soldata-igoerarik gabe eta, beraz, erosteko ahalmena galduta. Lau urte kontziliazio-neurri berririk gabe, baimen berririk gabe.

Jakinarazi dugu 2024an Nafarroako 5 langile gehiago hil direla, eta Nafarroako Gobernuari exijitu diogu nafar langileen heriotza etengabeari amaiera emanen dioten neurriak hartzeko

Gaur egin duen agerraldian LAB sindikatuak jakinarazi du 2024an zenbatuta zeudenak baino 5 langile gehiago hil direla. Hala, aurten, azken urteetako tasa guztiak apurtu ditu Nafarroak, 2024 honetan dagoeneko 26 lan heriotza izan baitira. Egoera larri horren aurrean, LABek uste du Elkarrizketa Sozialaren Kontseiluak barnebiltzen dituen CEN patronaleko enpresarien, eta UGT eta CCOO sindikatuen interes korporatiboak ezin direla jarri langileon osasunaren eta bizitzaren gainetik eta, ondorioz, Gobernuari exijitu dio Nafarroako Lan Osasuneko Kontseilua aktibatzea, bertan egoera zuzentzeko beharrezkoak diren neurriak har daitezen.