2025-04-08
HomeIndustriaMetalgintzaCandyko langileek Urbanext proiektuari eusten diote

Candyko langileek Urbanext proiektuari eusten diote


Candyko langile ohiak batzarra egin dute Urbanext proiektuaren aurrean, instituzio publikoek duten jarrera egunkari baten bidez ezagutu ondoren. Batzarrean Urbanext proiektuarekin aurrera egiteko asmoa berretsi dute eta Jaurlaritzari eskatu diote emandako hitzari eutsi eta Urbanext Frantziako enpresak lantegian jarduera berri bat ezartzeko egindako proposamena babestu dezan. 

CANDYko LANGILEEN OHARRA
"Candyko langileek, Urbanext proiektuaren aurrean, instituzio publikoek duten jarrera egunkari baten bidez ezagutu ondoren, egoera aztertu eta batzarra egin ondoren, ondorengoa adierazi nahi dugu:

Candyko langileek Urbanext proiektuarekin aurrera egiteko asmoa berresten dugu. Ez diogu uko egingo lanpostu bat edukitzeko aukera izateari, eta inork ez digu esan proiektua bideragarria ez denik.
Are eta gehiago, Juarlarirzarekin izandako bileretan, proiektuari babesa emateko erabakia jakinarazi zaigu.

Ez dugu ulertzen zer gertatu den, eta zergatik gertatu den azken egun hauetan, baina ez dugu onartuko proiektu honek aurrera ez egitea ulertzen ez dugun arrazoiengatik. Gainera mingarria egiten zaigu prentsa bidez industriarako hainbat eta hainbat miloi gastatuko direla ezagutzea, eta kasu honetan babesik ez ematea. GU deslokalizazio bidegabe baten biktima izan ginen, egoera oso larrian gaude, gutako hainbat langabezia prestazio gabe gelditu gara dagoeneko.

Dena den den oraindik garaiz gaude. Jaurlaritzari eskatu nahi diogu guri emandako hitza mantentzeko, eta denon artean Candyko langileentzat alternatiba bat eraikitzeko.

Guztion artean lanpostu duinak Bergaran."

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek askatasun sindikala eskatzen du TUVISAn

Mobilizazioa egingo du ostiralean, apirilaren 11n, Gasteizen, TUVISAren aurrean (Agirrelanda, 2), goizeko 10:30ean.

Maiatzaren Lehen bateratuan Baiona klase elkartasunez eta borrokaz betetzera dei egin dugu

Maiatzaren Leheneko mobilizazio bateratua aurkeztu dute gaur Baionan LAB, CGT, CFDT, FSU eta Solidaires sindikatuok. Faxismoaren eta kapitalismoaren aurrean, klase elkartasuna eta borroka aldarrikatuko dituzte, eta baita aberasatasuna, enplegua eta zaintza lanak banatzeko beharra ere.

Guardianek 171 langile kaleratuko ditu inpunitate osoz eta Eusko Jaurlaritzaren pasibotasunaren eta gelditasunaren aurrean

Joan den asteazkenean amaitu zen, akordiorik gabe, enplegu erregulazioko espedientearen kontsulta aldia Guardian Laudion. LABetik berriro ere irmo salatzen dugu itxiera hori ez dela gerora sortutako edo saihestezinezko egoera baten ondorioa, multinazionalak lantegia ixteko planifikatutako estrategia baten emaitza baizik. Guardianek nahita eragin ditu itxiera justifikatzeko baldintzak, eta, hasiera hasieratik, aurrez pentsatutzat jo dugu.