2024-11-22
HomeZerbitzu PribatuakElikagaigintzaAraiako Nestlé enpresan sinatutako hitzarmenaren salaketa

Araiako Nestlé enpresan sinatutako hitzarmenaren salaketa

Nestlé-k, ELAren laguntzarekin, Araiako lantokian ezarri duen hitzarmenaz baliatuta, negoziatzeko ahalmena eta lan baldintzen kontrola kendu die bertoko langileei. ELAk eta CGTk sinatutako hitzarmenak bukaera eman dio prozesuari, non Enpresak negoziatu beharrean, presioa eta mehatxuak erabili ditu, ELAk langile gehienen interes eta beharrei bizkarra ematen zien bitartean.
ELAk eta CGTk sinatu duten hitzarmenetik gehien kezkatzen gaituzten puntuetariko batzuk hauek dira:

– Aurreko hitzarmenean 6 larunbat urtean lan egin ahal zuten langileek baina orain 16 izango dira gainera, ez dira baldintzatuta egongo, ez lan kargatik, ez aldizkako kontratu tinkoa dutenentzako gutxieneko lanagatik…
Plus hau langile guztiek kobratuko dute nahiz eta jakin bulegoetako langileek, laborategiko langileek eta produkzioko langileek ez dute lan egin behar izango ezta larunbat bat ere. Neurri honen helburua garbia da: enpresako langile batzuk ekonomikoki saritu, hauek hitzarmena onartzeko eta alde txarrena, hau da, 16 larunbatetan lan egitea, beste langileen gain geratzeko.

– Hitzarmen zaharrak baimentzen zuen soberan egindako orduak denbora librearekin konpentsatzea baina hitzarmen berrian aukera hau desagertu da eta aldi berean baimentzen du lan egitea hilabete oso bat igandeetan bakarrik libratzen.

– Enpresako hitzarmenak ezartzen zuen nola pasatu behar zen aldi baterako edo kanpainako kontratu batetik kontratu tinkora, erabaki horri objetibo izaera emanez. Orain, neurri horiek hitzarmenetik desagertu dira eta enpresak aldebakarrean erabaki ahal izango du nortzuk pasatzen diren kontratu tinkora. Gainera, aldi baterako kontratua duten langileen zerrenda ere kendu dute eta honekin kontratazioaren inguruan hartzen diren erabakiei guztiz arbitrarioa den izaera eman diete, komiteari kontratazioak kontrolatzeko ahalmena kenduz eta zerrendetan zeuden langileei eskubideak kenduz. Langile hauek ez dute aurretik jakingo kontratatuta izango diren ala ezta erabaki horren zergatia ere. Hitzarmen berriaren artikuluek orain ez dute ezartzen zer egin behar den lanpostu bat amortizatzen denean. Neurri guzti hauek atzerapena suposatzen dute eta txarrena da orain enpresak lortu duela kontratazioen inguruan erabakitzeko erabateko potestatea, ez digu utziko bere kontratazio politika baldintzatzeko tresnak berreskuratzea.

– Negoziaketak hasi zirenetik, enpresaren helburuetariko bat izan da HELADOS Y POSTRES S.A. izatetik NESTLE ESPAÑA S.A. izatera pasatzea. Hitzarmenaren sinadurarekin aldaketa baimendu dute eta hurrengo hitzarmena Araian ez negoziatzea izan daiteke izen aldaketa honen ondorioa.

– Gaueko plus iraunkorra kendu dute eta borondatez gauetan lan egiten dutenek ez dute onurarik izango beraz, borondatezkoak “de facto” desagertuko da.

Ikusita nola dagoen idatzita hitzarmena, uste dugu interpretazio desberdinak egon daitezkeela artikulu asko ez direlako ulertzen. Logikoena da pentsatzea enpresak aukeratuko duela gehien komeni zaion interpretazioa eta honek gure eskubideentzako murrizketa gehiago ekar lezake.

*”Negoziazio” prozesuaren momentu garrantzitsuenak eta balorazio orokorra:

Enpresak bere lehen proposamena aurkeztu zuenean, sail sindikal guztiek eta langileek asanbladan geure errefusa adierazi genuen. Izan ere, ordura arte lortutako eskubide askoren galera suposatzen zuen.

Errefusa honen aurrean, enpresak bi irtenbide hartzen ditu. Alde batetik, beldurraren politikaz baliatuz, hainbat bileretara deitzen ditu langileak enpresaren egoera txarraren berri emateko. Eta bestetik, sail sindikal bakoitzarekin biltzen da banan- banan, LABekin izan ezik, akordioak bilatzeko asmoarekin.

Behin saiatu zen soilik ELA eta LABekin negoziatzen baina guk uko egin genion eta negoziaketa prozesu guztia Komitearen osotasunarekin egitea exijitu genuen. Hau dela eta, beste sail sindikalen jarrera ere salatu nahi dugu, enpresarekin banan-banan negoziatzea onartzeagatik

Azkenik, ELA enpresaren lagunik onena bilakatu zen eta aurreadostasun batetara iritsi zen. Ondoren, CGTren laguntzarekin, asanblada batetara deitu zuen eta bertan azaldu zuen haiek bakarrik negoziatutako aurreakordioa. Horren edukia enpresaren lehen proposamenaren ildoa zeukalarik.

Lehenbizi onartezina zena, ELAk sinatu daitekeen Hitzarmena bihurtzen du, soilik langile batzuentzako abantaila ekonomikoen truke.

ELAren ardura bakarra behin betiko langile batzuen mesederako hainbat kontzeptuetan igoera salarialak lortzea izan da. Ahaztu dituzte beste langilegoaren eskubideak eta batez ere, behin behineko langileen eskubideak ahaztu dituzte.

Eraso horretarako ELA izan da enpresak behar zuen tresna. Negoziatu du beste sindikatu eta langileekin kontatu gabe. Negoziazio kolektiboaren etorkizuna baldintzatuko dituen neurri batzuk onartu egin ditu.

Hitzarmen hau sinatzean, ELA eta CGTk zeharo indargabetu gaitu hurrengo hitzarmenaren negoziaketarako.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAEko gobernu berriaren aurrekontuak langileon parte hartzerik gabe zehaztu dira

Sakoneko eztabaidari heltzeko borondatearekin batera proposamen zehatzak egiteko prest dagoela azaldu du LABek, langileen aldeko politikak egiteko garaia dela azpimarratuz.

Greba egunak deitu ditugu abenduaren 5ean eta 7an Arabako ostalaritzan, hitzarmen duinaren alde

Arabako ostalaritzako langileek lau urte daramatzate hitzarmenik gabe. Lau urte lanaldia murriztu gabe, lau urte soldata-igoerarik gabe eta, beraz, erosteko ahalmena galduta. Lau urte kontziliazio-neurri berririk gabe, baimen berririk gabe.

Jakinarazi dugu 2024an Nafarroako 5 langile gehiago hil direla, eta Nafarroako Gobernuari exijitu diogu nafar langileen heriotza etengabeari amaiera emanen dioten neurriak hartzeko

Gaur egin duen agerraldian LAB sindikatuak jakinarazi du 2024an zenbatuta zeudenak baino 5 langile gehiago hil direla. Hala, aurten, azken urteetako tasa guztiak apurtu ditu Nafarroak, 2024 honetan dagoeneko 26 lan heriotza izan baitira. Egoera larri horren aurrean, LABek uste du Elkarrizketa Sozialaren Kontseiluak barnebiltzen dituen CEN patronaleko enpresarien, eta UGT eta CCOO sindikatuen interes korporatiboak ezin direla jarri langileon osasunaren eta bizitzaren gainetik eta, ondorioz, Gobernuari exijitu dio Nafarroako Lan Osasuneko Kontseilua aktibatzea, bertan egoera zuzentzeko beharrezkoak diren neurriak har daitezen.