2024-11-22
HomeEkintza SozialaEskubide Sozialen KartaALTERNATIBEN HERRIAren egitaraua aurkeztu dugu gaur Bilboko Areatzan

ALTERNATIBEN HERRIAren egitaraua aurkeztu dugu gaur Bilboko Areatzan


Alternatibak dituen herria bizirik dago. Horixe irudikatzeko asmoz, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren asanbladak datorren larunbatean “Alternatiben Herria” ekimena egingo du hemen bertan. Aldarrikapen, hausnarketa eta ospakizun eguna izango da, egunerokoan bizia ematen diguten hamaika proposamen handi eta txikiren erakusleihoa; elkarren arteko topagunea. 

Ekimen honekin jarraipena emango diogu Bizi mugimenduak, 2015eko abenduan Parisen klima aldaketari buruzko Goi Bilera dela eta (COP21), Alternatiben Herriak antolatzeko egindako deialdiari, “sistema aldatu, ez klima” lemapean. 

Deialdi berri honetan, klimaren inguruko proposamenari beste batzuk gehitu dizkiogu. “Bizitza burujabea eskubide osoz” da aukeratu dugun lema. Izan ere, badakigu Euskal Herrian eremu sozial, ekonomiko eta kulturalean badirela hamaika pertsona eta eragile egunez-egun alternatibak eraikitzen. Horregatik, urriaren 24an guzti hauek bildu eta plazara aterako ditugu. Balio justuagoetan oinarritutako gizartea eraiki daitekeela sinetsita gaude eta proiektu hauek guztiak, aldaketa horren hazia direla erakutsiko dugu. 

Horregatik, dei hau egiten dugunok alternatibak ditugula eta jada martxan daudela erakutsi nahi dugu, eta honekin batera esan, sistema dela aldatu behar dena. Horregatik pertsonen beharrak erdigunean jartzen dituen eredu sozial berria aldarrikatzera gatoz: Ongi bizitzeko, pertsonen zein herrien premiak asetzeko, gure buruak eta planeta zaintzeko eta nagusi den sistema aldatzeko.

Bide honetan, 150 eragileren atxikimendua lortu dugu. Hemen gaur elkartu garenak, eragile horien ordezkariak gara. Auzolana erabili dugu aurrera egiteko, jendeari lana eta dirua eskatuz. Horren erakusle, oraindik martxan dagoen “crowdfundinga”, honezkero 14.524 euro bildu dituena. 

Bost auzo izango ditu Alternatiben Herriak. 

Arragoa: auzo honetan, hizkuntza, hezkuntza eta kulturaren inguruko eztabaidak, azoka eta ekitaldiak egingo dira egunean zehar. 

Gure Gaia: naturarekin zerikusia izango duten tailerrak, eztabaidak eta azoka bilduko dituen gunea izango da. 

AuzoEKOnomia: Ekonomia sozial eta eraldatzailearen inguruan saretutako eragileek eztabaidak eta azoka egingo duten auzoa izango da. 

DemokraziaParteHartzea eta Burujabetza: Herrien eskubideen inguruan eta parte hartze demokratikoaren inguruan hausnarketa eta proposamen gunea izango da. 

Bizitza Duinak eta Anitzak: Gorputz eta bizi eredu ez normatiboen esperientziak jaso eta zabalduko dituen aniztasunaren auzoa izango da. 

Bilboko Areatza eta Alde Zaharraren inguruan egingo da Alternatiben Herria. Jarduera batzuk kalean bertan garatuko dira, karpak kokatuko dira horretarako. Bestalde, lokal publikoak eta herri-mugimenduarenak ere erabiliko dira. 

Fomatu ezberdineko ekintzak egongo dira, hala nola, 
– doku-zine-forumak, 
– hitzaldi eta mahai-inguruak, 
– ikusi eta ikasi, hezi eta hazi (esperientzien kontakizun komunak)
– entzun, eman eta parte hartu (tailerrak)
– azokak
– performanceak, musika, animazioa eta ekimen ludikoak
– jana eta edana

Alternatiben Herrian, hizkuntza-irizpideak, kontratazio eta kontsumorako irizpideak eta egitarauan parte hartu dutenekiko genero-irizpideak erabili ditugu.

Banatu dizuen egitarauan, eragile handi eta txikiak ikusiko dituzue, oso izen ezagunak eta ez hain ezagunak. Nazioartetik, Cat Boyd, David Fernandez, Frederick Viale edo Florent Marcellesi, eta Euskal Herritik ere lehen mailako gonbidatuak, izango ditugu. 

Gure aldarrikapenen alde daude herritar guztiei dei egiten diegu datorren larunbatean Bilbora bertaratzeko. Asko gara, eta erakutsi egingo dugu. Bizitza burujabea nahi dugulako, eskubide osoz. 

ERAGILEEN ZERRENDA / RELACIÓN DE AGENTES

1. Abortatzeko Eskubidearen aldeko Bizkaiko plataforma
2. ADSIS
3. AHT gelditu elkarlana
4. ARGIA
5. ARRIKOOP koop.elk.txikia
6. Arterra
7. Artezi Koop Elk Txikia
8. Askapena
9. Asociacion Kidenda
10. Astra
11. ATTAC
12. Aukera Barriak
13. Aukeran Psicología
14. Baladre
15. Banaiz Bagara
16. Bancos del Tiempo
17. Baratze Taldea
18. Baso ahaztuak
19. Batura ekimena
20. Biantik kooperatiba
21. Bilboko Auzo Elkarteen Koordinadora (Bilbi, Sanfran…)
22. Bilboko Sare Lesbianista
23. Bilgune Feminista
24. Bioeraikuntzaren lagunak
25. Bizi Iparralde
26. Bizilore
27. Bizilur
28. Biziz bizi
29. BIZKAIKO AUZO BARATZAK
30. Brujas y Diversas
31. Butroi Bizirik Trantsizioan
32. CNT
33. Coke Ez
34. Coordinadora de ONGD de Euskadi
35. DDT Banaketak
36. Desazkundea
37. Dimako herri eskola
38. Economistas SF
39. Economistas sin Fronteras
40. Ecuador Etxea
41. Egiako ikastola
42. EHGAM
43. EHIGE
44. EHko Emakumeen Mundu Martxa
45. EHNE Bizkaia
46. EKA
47. EKHI Txanpona
48. Ekian
49. Ekoizan
50. Ekologistak Martxan
51. EKT
52. ELA
53. EMAUS BILBAO SCIS
54. Emaús Fundación Social
55. Emun
56. Eraldia
57. Ernai
58. Errekaleor
59. Eskuaire
60. ESNETIK, KOOPERATIBA ELKARTEA
61. Etikalia, inmobiliaria ética
62. Etxalde
63. Etxezar bioeraikuntza
64. Fiare
65. Fracking Ez
66. Galdakaoko boluntarioak
67. Garoñaren aurkako foroak
68. Gaztaroa Sartu
69. GEZKI
70. Gipuzkoa Zero Zabor
71. Goiener
72. Greenpeace
73. Gure kabuz ala hil! Proiektua
74. Hasi Berriro
75. Hazien sarea
76. Hegoa
77. Herri Unibertsitateak ekimena
78. Hezkuntza Plataformen Topagunea (HPT)
79. Hik Hasi
80. Hiru Damatxo
81. IBILTARI
82. ICEA
83. Ikasle Abertzaleak
84. Ikastolen Elkartea
85. Ipar Hegoa fundazioa
86. Iparlore
87. Iraun Permakultura Elkartea
88. Iraunkor
89. Joxemi Zumalabe Fundazioa
90. Kaleko Elkartasun eta Kultur Elkartea
91. Keima Animazioa
92. Kontseilua
93. KOOP 57
94. Kutxabank publikoa
95. La Gallina Vasca
96. LAB
97. Lakari Koop.Elk.Txikia
98. Larrabetzuko eskolako jantokia
99. Larrabetzuko konposta
100. Lekukohartu
101. Lur Denok
102. Lurrekin
103. Manu Robles Arangiz Fundazioa
104. Maskilu kontserbak
105. Mugarik Gabe
106. Mugarik gabeko albaitariak
107. Mugitu Mugimendua
108. Mujeres del Mundo
109. Observatorio de Multinacionales
110. Oikocredit
111. OinHerri
112. OlatuKoop Ekonomia Sozial eta Eraldatzailea Sustatzeko Elkartea
113. Ondarroako eskola
114. Ondarroako ikastola
115. Ondarruko Ituna
116. Orioko Curriculuma Sortzen taldea
117. Ortuondo gaztetxea
118. Ortutik ahora
119. Parte Hartuz
120. Pedro Ugarte (Desazkundea)
121. Peñascal, S.Coop.
122. REAS Euskadi
123. REAS Euskadi / Gizatea
124. Reciclanet
125. Sakanako Garapen Agentzia
126. SETEM
127. Setem Hego Haizea
128. Sin plástico
129. Sokaire
130. Som Energia
131. Sortzen
132. STEILAS
133. Suma con Causa Auzolana
134. Sumendi
135. Sustrai erakuntza
136. Talaios
137. Taller de Transición Energética en EH
138. Taller Y-Poranga
139. Trantsizio Energetikoa
140. Truke Berrerabilpen Elkartea
141. UK natura
142. UPV/EHU Gasteiz
143. Urduñako Udal Sukaldearen Kolektiboa
144. Urduñederra tokiko garapen agentzia
145. Uribe Butroe Bizirik
146. Urtxintxa
147. Uztarri Kooperatiba
148. VSF Herrien Bidezko Elikadura
149. Ximaurpila elkartea
150. Zurtek 

 
 

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

BetiOn Eusko Jaurlaritzaren telelaguntza-zerbitzuaren hitzarmena sinatu dugu, gutxieneko %30,08ko soldata-igoerarekin

Ostegun honetan, azaroaren 21ean, LAB sindikatuak hitzarmen kolektiboa sinatu du EAEn telelaguntzako eta jarduera soziosanitario osagarrietako zerbitzu publikoa kudeatzen duen Ilunion sozio-sanitario-Ibermática Aldi Baterako Enpresa Elkartearentzat. Honek 80.000 herritar baino gehiago artatzen ditu.Negoziazio luzea eta gogorra izan da. Bi enpresaren eta Eusko Jaurlaritzaren aurkako negoziazioa, azken honek pribatizatzen baitu langileek ematen duten zerbitzu publikoa. Hala ere, langile nekaezin eta aktiboek egindako borrokaren ondorioz, hobekuntza oso garrantzitsuak lortu dira:Soldata-igoera • Gutxienez % 30,08ko soldata-igoera lortu da. Gainera, KPIari lotutako igoera da, eta hori bermatzeaz gain, erosteko ahalmena benetan berreskuratzea dakar. • % 30,08ko igoera hori, oinarrizko soldatari ez ezik, soldata-osagarri guztiei ere aplikatuko zaie.Lanaldi-murrizketa Urteko lanaldia 1.592 ordukoa izango da, eta orain artekoa ia hiru lanaldi osotan murriztuko da.Lizentziak, familia-kontziliazioa eta urteko lanaldia doitzeko egunak: • 12 urtetik 14ra igotzea zaintzagatiko lanaldi-murrizketa. • Ordaindutako lizentzia guztiak parekatzea ahaidetasun sozial gisa izendatutako pertsonarentzat. • Malgutasun handiagoa urteko lanaldia doitzeko egunetan. • Hitzarmen bidez erregularizatzea jaiegun arruntetan lan egiteagatiko konpentsazioa, errege-dekretuaren arabera, LABek aurretik aurkeztutako salaketaren aurrean.LABen argi dugu lortutako hobekuntza guztiak langileen zati handi batek egindako mobilizazio, greba eta batzarrei esker lortu direla. Borroka honek merezi izan du.Jakin badakigu oraindik eduki garrantzitsuak daudela lortzeko, eta LABek horiei aurre egiten hasi nahi du. Sindikatu honek argi dauka BetiOneko langileek zerbitzu publikoa ematen duela eta langile publikoak direla.Gaurtik aurrera, LAB lanean hasiko da langileekin publifikaziorako bidea eta urrats zehatzak adosteko, eta hori onuragarria izango da bai langileentzat bai zerbitzu horren erabiltzaileentzat.Amaitzeko, LABek bere onespen zintzoa adierazi nahi die lan-baldintza bidezkoagoen alde borrokatu diren pertsona guztiei. Iritzi desberdinak, beti legitimoak eta askotan beharrezkoak izan arren, egindako bidea egin gabe ez ziren hobekuntza garrantzitsu horiek lortuko.

Araudiaren erreformak atzeratu egiten du erregularizazio masiboa Atzerritarren Legea indargabetzeko beharrezko urrats gisa

Atzerritarren Legearen araudiaren erreforma onartu zuen pasa den asteartean Espainiako Gobernuak. Maiatzaren 17an sartuko da indarrean, Gizarteratze, Gizarte Segurantza eta Migrazio Ministerioak bultzatuta.

Gizarte Segurantza propioa eskatu dugu, langileen osasuna kontrol eta presioaren gainetik jartzeko

LAB sindikatuko zenbait kidek elkarretaratzea egin dute gaur goizean Iruñean, INSS Gizarte Segurantzaren Espainiako institutuaren bulegoen ondoan, kapitalak langileriari egiten dion kontrol eta presioaren gainetik osasuna eta prebentzioa jar daitezela aldarrikatzeko. LABek Gizarte Segurantza propioa eskatzen du, nafar langileen beharrak benetan erdigunean paratuko dituena.