LAB, ELA eta ESK sindikatuok deituta, Bizkaiko ehungintza, larrugintza eta oinetakoen sektoreko langileek datozen egunotarako deitutako hiru greba egunetatik lehena egin dute, patronalek hitzarmenaren negoziazioan planteatutako proposamen atzerakoien aurrean. Maiatzaren 6 eta 13rako ere deitu dituzte greba egunak.
Gaurkoan, manifestaziora deitu dute Bilbon, Arriaga plaza eta Confebask patronalaren egoitza artean.
Langileak aldarrikapen hauek defendatzen ari dira:
-Soldata igoerak KPI-aren gainetik, eta aurreko urteetako atzerapenekin.
-Lanaldi partzialentzako lanaldiaren egonkortzea.
-Eraldaketa digitala gauzatzen duten enpresetako langileentzako lanaldi murrizketa, enplegua babesteko neurri gisa. Gero eta online salmenta handiagoa, orduan eta lanaldi txikiagoa.
-Digitalizazioari lotutako kategoria eta funtzio berrien erregulazioa: bezero-arreta, paketeen prestaketa eta banaketa…
-Digitalizazioari lotutako lanentzako plusak.
-Genero-arrakalari aurre egiteko, Bizkaiko lurralde-eremuko lantokietarako Berdintasun Plana edukitzeko betebeharra.Â