2024-11-22
HomeHerriak du hitza eta erabakiaZorionak Catalunya! Independentzia bidean mugarri berria jartzea lortu duzue

Zorionak Catalunya! Independentzia bidean mugarri berria jartzea lortu duzue


Kataluniarrek egindako bidea eta lortutako emaitzak ospatzeko eguna dugu gaurkoa. Atzoko hauteskundeetan, herritarrek, hemendik aurrera zer izan nahi duten bozka bidez esateko aukera izan zuten. Eta hala egin dute. Asteetan, Estatutik zabaldu nahi izan dituzten beldur diskurtsoei bizkarra emanez, jorratu nahi duten bidea bestelakoa dela adierazi dute argi eta garbi. Emaitza, parlamentuan independentziaren aldeko alderdiek gehiengoa lortu izana.

Bozka bidez Kataluniako prozesuak independentziarako bidean mugarri berri bat ezartzea lortu du. Asko da lortutako, baina luzea da aurretik duten bidea. Orain gehiengoaren babesarekin Katalunia independente egiteko prozesuak aurrera jarraituko du. Herriak egin du hau dena posible eta helmugaraino iritsi nahi badugu herriaren protagonismoa ezinbestekoa izango da. Gaurtik aurrera, herritarrek emandako bultzadarekin, independentzia lortze bidean urrats berriak diseinatu eta jorratzeko unea da.

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAEko gobernu berriaren aurrekontuak langileon parte hartzerik gabe zehaztu dira

Sakoneko eztabaidari heltzeko borondatearekin batera proposamen zehatzak egiteko prest dagoela azaldu du LABek, langileen aldeko politikak egiteko garaia dela azpimarratuz.

Greba egunak deitu ditugu abenduaren 5ean eta 7an Arabako ostalaritzan, hitzarmen duinaren alde

Arabako ostalaritzako langileek lau urte daramatzate hitzarmenik gabe. Lau urte lanaldia murriztu gabe, lau urte soldata-igoerarik gabe eta, beraz, erosteko ahalmena galduta. Lau urte kontziliazio-neurri berririk gabe, baimen berririk gabe.

Jakinarazi dugu 2024an Nafarroako 5 langile gehiago hil direla, eta Nafarroako Gobernuari exijitu diogu nafar langileen heriotza etengabeari amaiera emanen dioten neurriak hartzeko

Gaur egin duen agerraldian LAB sindikatuak jakinarazi du 2024an zenbatuta zeudenak baino 5 langile gehiago hil direla. Hala, aurten, azken urteetako tasa guztiak apurtu ditu Nafarroak, 2024 honetan dagoeneko 26 lan heriotza izan baitira. Egoera larri horren aurrean, LABek uste du Elkarrizketa Sozialaren Kontseiluak barnebiltzen dituen CEN patronaleko enpresarien, eta UGT eta CCOO sindikatuen interes korporatiboak ezin direla jarri langileon osasunaren eta bizitzaren gainetik eta, ondorioz, Gobernuari exijitu dio Nafarroako Lan Osasuneko Kontseilua aktibatzea, bertan egoera zuzentzeko beharrezkoak diren neurriak har daitezen.