2024-11-22
HomeNazioartea IdazkaritzaHarremanakSuitzatik Euskal Herrira bizi dugun momentu politiko, ekonomiko eta soziala ezagutzera

Suitzatik Euskal Herrira bizi dugun momentu politiko, ekonomiko eta soziala ezagutzera


Suitza eta Euskal Herria gaur elkarrengandik gertuago gara. WOZ aldizkari ezkertiarraren jarraitzaile diren hainbat irakurle bisitan izan ziren gurean pasadan ostiralean. Raul Zelik idazlea buru hartuta, sindikalgintza eta politikan aritutako kideek osatu zuten taldea. Suitzatik Euskal Herrira etorri dira, bizi dugun momentu politiko, ekonomiko eta sozialaz interesatuta. 

LAB sindikatutik harrera egin diegu arratsaldean, Ainhoa Etxaide idazkari nagusia eta Gaizka Zuriarrain nazioarteko harremanetako lantaldeko kidea izan dira eurekin.

Informazio trukerako ez ezik iritzi eta ikuspegiak partekatzeko abagunea izan dute bileran. Ez da etortzen diren lehen aldia, eta aurrers begira ere harremanetan izateko interes osoa agertu dute guztiek.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAEko gobernu berriaren aurrekontuak langileon parte hartzerik gabe zehaztu dira

Sakoneko eztabaidari heltzeko borondatearekin batera proposamen zehatzak egiteko prest dagoela azaldu du LABek, langileen aldeko politikak egiteko garaia dela azpimarratuz.

Greba egunak deitu ditugu abenduaren 5ean eta 7an Arabako ostalaritzan, hitzarmen duinaren alde

Arabako ostalaritzako langileek lau urte daramatzate hitzarmenik gabe. Lau urte lanaldia murriztu gabe, lau urte soldata-igoerarik gabe eta, beraz, erosteko ahalmena galduta. Lau urte kontziliazio-neurri berririk gabe, baimen berririk gabe.

Jakinarazi dugu 2024an Nafarroako 5 langile gehiago hil direla, eta Nafarroako Gobernuari exijitu diogu nafar langileen heriotza etengabeari amaiera emanen dioten neurriak hartzeko

Gaur egin duen agerraldian LAB sindikatuak jakinarazi du 2024an zenbatuta zeudenak baino 5 langile gehiago hil direla. Hala, aurten, azken urteetako tasa guztiak apurtu ditu Nafarroak, 2024 honetan dagoeneko 26 lan heriotza izan baitira. Egoera larri horren aurrean, LABek uste du Elkarrizketa Sozialaren Kontseiluak barnebiltzen dituen CEN patronaleko enpresarien, eta UGT eta CCOO sindikatuen interes korporatiboak ezin direla jarri langileon osasunaren eta bizitzaren gainetik eta, ondorioz, Gobernuari exijitu dio Nafarroako Lan Osasuneko Kontseilua aktibatzea, bertan egoera zuzentzeko beharrezkoak diren neurriak har daitezen.