2025-04-05
HomeIndustriaMetalgintzaWat enpresan izandako azken 5 kaleratzeak salatu ditu LABek

Wat enpresan izandako azken 5 kaleratzeak salatu ditu LABek

WAT DIRECCIONES Mallabiko Goitondo poligonoan dagoen enpresa da. Duela 5 urte 60 langile baino gehiagok lan egiten zuten bertan, egun 35 langile besterik ez dira. Pasadan uztailean, "aldebakarreko” erabakiz, enpresak 5 langile kaleratu zituen indemnizaziorik eta soldatarik ordaindu gabe. LAB sindikatuak kaleratuen berronarpena eta lan baldintzak bermatuko dituen etorkizunerako plan serio bat eskatzen du.

Orain 4 urtetik Mallabiko WAT DIRECCCIONES enpresa Alexander Artozabali “saldu” zitzaion. Hilabete hauetan guztietan zehar, zuzendaritzak “erabaki” onartezinak hartu ditu, bai ikuspegi sindikal zein lan arloari dagokionez. Esan bezala, 5 urtetan plantilaren %50 inguru jeisteaz gain…

• Uztailean, “aldebakarreko” erabakiz, 5 langile kaleratu zituzten (horietariko bat LABeko afiliatua eta delegatu ohia); indemnizaziorik eta soldatarik ordaindu gabe.

• Uztailean ere, langileei ez zieten aparteko paga ordaindu eta, gainera, soldata jeisteko “mehatxua” jarri zuten mahaiaren gainean. Gerora, eta momentuz, horrelakori kez dela gertatuko esan badute ere. Hala ere, hartu beharreko neurriak egongo direla, eta urri-azaro aldera jakinaraziko dituztela esan diete langileei; “mehatxu” berriak jarriz mahaiaren gainean.

• Denbora guzti honetan, langileen ordezkariei ez diete “etorkizunerako planik” aurkeztu, ezta egitan dituzten planen berri eman ere. Delegatuak alde batera lagata, langileen asanbladan eta oso modu orokorrean, berak nahi dituen azalpenak ematen ditu. Langileen ordezkaritzari muzin eginda jarraitzen du erabakiak hartzen.

• Behin baino gehiagotan eskatu diogu bilera bat, batez ere, enpresaren etorkizunaz hitz egin ahal izateko; eta momentuz ez da erantzunik egon.

Ez dugu horrelako jarrararik onartzen jarraitzeko asmorik; ez dugu kaleratzerik onartuko, ezta gure soldatak murrizten jarraitzerik ere. Gainera, etorkizunerako plan serio eta gure baldintzak bermatuko dituena eskatzen diogu lehenbailehen.

Horretarako, ezinbestekotzat jotzen ditugu enplegu politika iraunkor bat eta gure lan-eskubideekiko errespetu osoa. Guzti horregatik, pasadan ostiralean LAB sindikatuak, kontzentrazioa egin zuen enpresaren aurrean.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

17. hildakoa 2025a hasi denetik Euskal Herrian, 10.a Nafarroan

Atzo, 55 urteko langile iruñear bat hil zen Agoitzen aldamiotik erorita. Tejados Aoiz enpresako langileak 10 metroko erorikoa izan zuen.

Langileen aldeko politika publikoen beharra partekatu du LABek EH Bildurekin

LABen eta EH Bilduren ordezkaritza banak, LABeko koordinatzaile orokor Igor Arroyo eta EH Bilduko EAEko Legebiltzarreko bozeramaile Pello Otxandiano buru, bilera izan dute gaur Donostian.

LABek salatu du Iruñeko alokairuko bizikleten zerbitzua kudeatzen duen enpresak atzerapenekin ordaintzen duela eta dagoeneko bi nomina oso zor dizkiela langileei

LAB sindikatuak salatu nahi du Ride On Pamplona Iruñeko alokairuko bizikleta elektrikoen zerbitzuko langileak egoera larrian daudela, sei hilabete baitaramatzate nominak berandu kobratzen eta egun enpresak bi nomina oso zor baitizkie. Lan baldintza duinak bermatuko dizkien eta zerbitzuaren jarraipena bermatuko duen berehalako irtenbidea eskatzen dute langileek.