2024-11-21
MAIATZAK 1

2022ko Maiatzaren Lehena

Garbiñe Aranburu: “Errotiko aldaketak behar ditugu; birbanaketa politiken alde eginez eta zaintza, enplegua eta ondasuna banatuz”

Bilboko manifestazioan izan da idazkari nagusia, Maiatzaren Lehenaren harira LABek deitutako mobilizazioen baitan. Birbanaketaren gaineko eztabaida soziala sustatu behar dela berretsi du bere hitzartzean, ondorioak langileok berriro ez ordaintzeko, eta jakinarazi du sindikatuak ez diola zilegitasunik emango eta ez duela parte hartuko langileen eros ahalmenaren galera onartzea dakarren errenta itunean.

Hego zein Ipar Euskal Herrian mobilizatu gara Maiatzaren Lehenaren etorrerarekin, zaintza lanak, enplegua eta aberastasuna banatzeko aldarria ardatz

Hainbat manifestazio egin ditugu, banaketa hirukoitzaren alde egiteko, "Altxa! Egin dezagun posible. Zaintza lanak, enplegua, ondasuna banatu" leloarekin. Mobilizazioak amaituta, espazio ludikoak antolatu ditugu, aldarrikapen eguna ere jai egun bilaka dadin.

Aldarrikapen egun ez ezik, jai egun ere bilakatuko dugu Maiatzaren Lehena

Hemen da Maiatzaren Lehena. Bilbo, Donostia, Eibar, Gasteiz, Baiona, Maule, Iruñea, Azkoien, Lizarra, Tafalla, Tutera, Doneztebe, Altsasu, Leitza... Hego zein Ipar Euskal Herriko hainbat tokitan mobilizatuko gara, "Altxa! Egin dezagun posible. Zaintza lanak, enplegua, ondasuna banatu" leloarekin, eta horrekin batera, manifestazioen ostean, espazio ludikoak antolatuko ditugu.

Garbiñe Aranburu: “Beharrezkoa da birbanaketa-politikei buruzko eztabaida abiaraztea”

LABeko idazkari nagusia Radio Euskadiko "Boulevard" saioan elkarrizketatu dute, Maiatzaren Lehenaren bezperetan. Igandeko jardunaldiari dagokionez, sindikatuko ordezkariak adierazi du zaintza, enplegua eta aberastasuna banatzeko aldarria eramango dugula kalera.

Sindikatu eta eragileok Maiatzaren Lehen bateratura deitzen dugu Ipar Euskal Herrian

Inoiz baino beharrezkoagoa da gure indarrak batzea eta bizia eta lurra suntsitzen dituen sistema kapitalistaren aurrean alternatiba sinesgarri eta iraunkorra eraikitzea. Horrela, Ipar Euskal Herrian hainbat sindikatu eta eragilerekin batera antolatu ditugu Maiatzaren Leheneko mobilizazioak, CGT, BIZI!, FSU, ALDA, EBA, CFDT eta ETORKINEKIN Solidarite migrants-ekin batera, hain zuzen ere. Bi manifestazio egingo ditugu langileon egunean, biak ala biak 11:00etan abiatuko direnak, Baionan (Lan Burtsatik) eta Maulen (Gurutze Xuritik). “Mundu justu, jasangarri, solidario eta baketsu baten alde: gu gara alternatiba!” lemapean mobilizatuko gara.

Maiatzaren Lehenean 8 mobilizazio egingo ditugu Nafarroan zaintza lanak, enplegua eta aberastasunaren banaketa eskatzeko

Maiatzaren Lehenerako LAB sindikatuak Nafarroan 8 mobilizazio egingo ditu, “Altxa! Egin dezagun posible. Zaintza lanak, enplegua, ondasuna banatu” leloarekin. Mobilizazio horien inguruan, espazio ludikoak (Txoko Gorriak) prestatuko ditu, errebindikazio-eguna ere jai-eguna bilaka dadin. Horrela azaldu du Imanol Karrera Nafarroako bozeramaileak Iruñeko Gaztelu plazan egindako agerraldian.

Zaintza lanen eta enpleguaren banaketa eta ondasunaren birbanaketa aldarrikatu ditu Garbiñe Aranburuk, langileok bizi dugun etengabeko krisiaren aurrean

Idazkari nagusia elkarrizketatu dute Euskadi Irratian, "Faktoria" saioan. Egoera sozioekonomikoari buruz hitz egin du, pandemia dela, Ukrainako gerra dela, beti ere egungo koiunturaren atzean aurretik datorren egiturazko arazo bat dagoela nabarmenduta.

Zaintza lanak, enplegua eta aberastasuna banatzeko aldarria aterako dugu kalera Maiatzaren Lehenean

Garbiñe Aranburu idazkari nagusiak eta Komunikazio idazkari Maider Jauregik agerraldia egin dute, Maiatzaren Lehenerako sindikatuak egingo dituen mobilizazioen berri emateko, “Altxa! Egin dezagun posible. Zaintza lanak, enplegua, ondasuna banatu” leloarekin. Hainbat deialdi iragarri ditugu Hego zein Ipar Euskal Herrian.

M1 DEIALDIAK | CONVOCATORIAS M1

BIZKAIA

Bilbo, 11:00etan Zabalburutik

GIPUZKOA,

Donostia, 12:00etan Easo plazatik

Eibar, 12:00etan Untzaga plazatik

ARABA

Gasteiz, 12:00etan Andra Mari Zuria – Mateo Morazatik

IPAR EUSKAL HERRIA

Baiona, 11:00etan Lan Burtsatik

Maule, 11:00etan Gurutze Xuritik

NAFARROA

Iruñea, 12:00etan Gaztelu plazatik

Azkoien, 12.00etan BMko aparkalekutik

Lizarra, 12.30ean Geltokitik

Tafalla, 13.00etan Nafarroako Plazatik

Tutera, 12.30ean Queiles pasealekutik

Doneztebe, 12.00etan Avia gasolindegitik

Altsasu, 12.30ean Foruen plazatik

Leitza, 12:00etan Herriko plazatik

M1 EUSKARRIAK | SOPORTES M1