Bizkaiko gaixo eta kolpatuen garraio sanitarioa ahultzen eta ahultzen ari da Ambulancias Bizkaiak, Osakidetzaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz egiten duen jardunbide okerrengatik. Honezkero, hamaika hilabetez pazienteek anbulantzien zain egon behar izaten dute, horren ondorioz kontsultetara eta tratamenduetara berandu iritsi ohi dira, eta batzuetan ere, tratamenduak, kontsultak edo probak egiteko txandak galduta, denbora asko eta asko igaro behar du txanda berreskuratzeko. Arazoa, aspaldian, hazten eta hazten ari da.
Bizkaiko gaixo eta kolpatuen garraio sanitarioa ahultzen eta ahultzen ari da Ambulancias Bizkaiak, Osakidetzaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz egiten duen jardunbide okerrengatik. Honezkero, hamaika hilabetez pazienteek anbulantzien zain egon behar izaten dute, horren ondorioz kontsultetara eta tratamenduetara berandu iritsi ohi dira, eta batzuetan ere, tratamenduak, kontsultak edo probak egiteko txandak galduta, denbora asko eta asko igaro behar du txanda berreskuratzeko. Arazoa, aspaldian, hazten eta hazten ari da.
Bizkaiko gaixo eta kolpatuen garraio sanitarioa ahultzen eta ahultzen ari da AMBULANCIAS BIZKAIA Aldi Baterako Enpresa-elkarteak, OSAKIDETZA eta EUSKO JAURLARITZAREN laguntzaz, egiten duen jardunbide okerrengatik. Aipatu zerbitzuaren erabiltzaileei eta sektoreko langileei ez die jaramonik egiten eta gutxiesten ditu.
Honezkero, hamaika hilabetez pazienteek anbulantzien zain egon behar izaten dute, horren ondorioz kontsultetara eta tratamenduetara berandu iritsi ohi dira, eta batzuetan ere, tratamenduak, kontsultak edo probak egiteko txandak galduta, denbora asko eta asko igaro behar du txanda berreskuratzeko. Arazoa, aspaldian, hazten eta hazten ari da.
Zer egin du AMBULANCIAS BIZKAIA egoera arintzeko? Duela hilabete batzuk, Premiazko Osasun Garraio Sareko (RTSU) lanpostuak betetzen dituzten langileek, bai, istripuren bat edota infartoren bat jasango bazenu laguntzera joan ohi diren horiek, ohiko anbulantzien zerbitzuan (hitzartuak) aparteko orduak bete behar izaten dituzte. Gauzak horrela, txanden arteko atsedenaldiak ez dira betetzen, eta horren ondorioz, euren buruak arriskuan jartzeaz gain, pazienteak eta bideetan dabiltzanak jartzen dituzte arriskuan, ez dutelako behar moduan atseden hartzen.
Baina honez gain, AMBULANCIAS BIZKAIAK lanaldi partzialean diharduten sei pratiktetako gidariak kontratatu ditu ere, hitzartutako anbulantzia zerbitzua “sendotzeko” eta “arintzeko”, zeinak eguneko, batez beste, 2000 lekualdatze erregistratzen dituen. Logikoena izango litzateke aipatu enpresan hainbat urteko esperientzia metatuko luketen laguntzaileak gidari-lanpostuetara lekualdatuko balituzte; horiek zerbitzuak eraginkor- tasunez sendotuko lukete. Bien bitartean, urteak joan, urteak etorri, langile kopurua murriztu da, ez dira bajak betetzen, ez eta oporrak, baimenak,… ere. Hortaz, zergatik ez diogu eskatzen enpresari agindu zuena bete dezala, eta gura duena gura duenean egiteari utzi diezaiola?
Eta zertan dabiltza OSAKIDETZA eta EUSKO JAURLARITZA? Diotenez, arduratzen diren pazienteen premiak eta arazoak guztiz ahaztuz, uzten dute osasun egoera makalean daudenek itxaron behar izan dezaten, lekualdatze eta atzerapen ez-moralak jasan behar izan dezaten; dagozkion atsedenaldiak betetzen ez dituzten pertsonal sanitarioak aparteko orduak bereizi gabe egitea babesten dute; eta behin-behineko kontratazioa egitea onartzen dute, familia askoren ekonomia-egoerak jendea edozer onartu behar izaten duela baliatuta.
Bien bitartean, AMBULANCIAS BIZKAIAko gerente bakarra, Angel Luis Martínez Calleja, aspaldi aberasten ari da garraio sanitariorako aurrekontu oparoekin. Bitartean, OSAKIDETZAk ordaintzen dizkion baliabideokin uzten diote bere enpresa finantzatzen mutualitateentzat, aseguruentzat,… zerbitzu partikularrak egiteko ere, Osasun Zeroankorren kaltean, argi eta garbi.