2024-07-23
HomeZerbitzu PublikoakZerbitzu SoziokomunitarioaGipuzkoako Esku-hartze Sozialeko hitzarmenaren negoziazioa orain

Gipuzkoako Esku-hartze Sozialeko hitzarmenaren negoziazioa orain

Gipuzkoako Esku Hartze Sozialeko herrialdeko hitzarmenaren negoziazio mahaian ordezkaritza dugun sindikatuok (LAB, ELA, CCOO) PRECO aurrean izan gara gaur hitzarmenaren negoziazioa martxan jarri dadin exijitzeko.

Gipuzkoako Esku Hartze Sozialeko herrialdeko hitzarmenaren negoziazioari 2014ko abenduan eman zitzaion hasiera. Otsailan LAB, ELA eta CCOO sindikatuok plataforma bateratua aurkeztu genuen, baina orduztik, nahiz eta hilabete asko pasa, Hedatzen Patronaletik ez dugu gure aldarrikapenen inguruan erantzun orokor bat jaso. Negoziazioaren blokeoaren aurrean, eta hau aktibatzeko helburuarekin, mobilizazio dinamika batekin hastea erabaki dugu.

Gaur, mahai negoziatzailean ordezkaritza dugun sindikatuok (LAB, ELA, CCOO) PRECO aurrean izan gara, mahai negoziatzailea elkartzen den momentu berean, "ESKU HARTZE SOZIALEKO HITZARMENAREN NEGOZIAZIOA ORAIN!!!" exijitzeko.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Mondélezeko enpresa batzordeak enpresaren jazarpen sindikala salatu du

Zazpi hilabeteko negoziazioaren eta 44 greba egunen ostean, enpresaren jarrera guztiz zurruna izaten ari da, ez edukiei dagokienez, baizik eta langileak kikildu asmoz

Microliquideko langileen asanbladak enpresaren azken proposamena ontzat eman du

Langileen mobilizazioei esker Enplegu Erregulazio Espedientearen baldintzak hobetu egin dira.

LABeko kideak Mugak Zabaltzen karabanan

Balkanetara eginiko Mugak Zabaltzen karabanan parte hartu dute aurten ere sindikatuko hainbat afiliatuk. Ekimen horren helburua da salatzea Europa insolidario honek armak saltzen dituela eta bere mugak militarizatzen dituela.