2024-07-18
HomeHerriak du hitza eta erabakiaKonplizitateak ehuntzen

Konplizitateak ehuntzen

Galizako CIG, Catalunyako Intersindical CSC eta LABeko ordezkariak Euskal Herritik, Catalunyako hainbat ordezkari politikorekin batu gara gaur, tartean, CUP eta ERC alderdietako arduradunekin (Anna Simó Catalunyako Parlament-eko presidente ordea eta CUPeko David Fernandez esaterako). Herrien subirautza eta burujabetza eskubidearen aldeko prozesuak hizpide izan gure ordezkariek.

Gure Esku Dago ekimenak igande honetarako deitutako ekimenari babesa adieraziz, erabakitzeko eskubidearen aldeko mezuak josita geratu dira Euskal Herritik eramandako oihal zatian. Modu honetan, Catalunya eta Galizako ordezkari sindikal eta politikoek ere euren sostengua adierazi diote Euskal Herrian erabakitzeko eskubidearen alde martxan den mugimenduari, eta Gure Esku Dagok igande honetarako eginiko deiari euren atxikimendua eman diote.

Sindikatuok arratsaldean “burujabetza eta sindikalgintza” lelopean antolatua izan den mahai inguruan parte hartuko dugu. Ekimen hau FOCIR-ek editatu berri duen “El reconeixement internacional de la Intersindical-CSC” liburuaren aurkezpenearen karietara antolatu da.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Lan Istripua FCCn San Fermin Jaietan

Zaborra biltzeko kontrata den FCC Medio Ambiente-ko langileek (Iruñerriko Mankomunitateak azpikontratatuta duen zerbitzua) elkarretaratzea egin dute, uztailaren 10ean gaueko txandan izandako azken lan istripuaren aurrean.

Aroztegian egindako zigor eskaera berehala kentzeko exijitzen dugu, eskaera fiskala adierazpen askatasunaren aurkako eraso kezkagarria baita

Lekarotzen 228 etxebizitza, hotel bat eta golf zelai bat eraikitzearen aurka Aroztegian kanpatzeagatik 20 urteko kartzela-zigorra eta 56.000 euroko isuna eskatzea, Baztango bailarako bizilagunen borondatea onartzean datzan gatazka, eremu errepresibora bideratzeko asmoa da.

Cementos Rezolako langileen borroka aurrera doa, enpleguaren defentsan

Manifestazioa egin dugu gaur Donostian, enpresak ezarritako Enplegu Erregulazio Espedientearen kontsulta fasea bukatzear den honetan.