Hemen da berriz Nazioarteko Moneta Funtsa (NMF) desberdintasunak, prekarietate sozial eta laborala inposatuz eta herriei beren erabakiak hartzeko gaitasun burujabea ukatuz. Beren errezetak ezagunak dira: osasungintzan berrordainketa gehiago ezarri desinbertsio publikoa ordezkatzeko , osasun sistema pribatizaziora bultzatuz; lan prekarietate gehiago eta ahalmen gutxiago negoziazio kolektiboan; formula fiskal erregresibo eta injustuen aldeko apustua egin.
Langile eta herritarren aurkako erasoan, fase berri batean sartzen ari gara. Hazkunde ekonomikoaren izenean, oraindik gehiago estutu nahi gaituzte burujabetza ukatuz, multinazionalen esku utziz, pobrezia larrian dagoen jende kopurua haundituz eta sinistaraziz prekarietate eta sozial eta laborala onartu beharreko sakrifizioak direla krisi ekonomikoa gaindituko bada.
Euskal Herrian, mobilizazio iraunkorraren bidez, proiektu noeliberala zalantzan jarri eta erantzuteko indarrak bizkortu behar ditugu. Datozen hilabeteetarako eginkizunak argi ditugu: TTIPari aurre egin, instituzioei eskatu Programa Sozialean jasotzen diren neurriak errealitate bihurtu daitezen, NMFren inposizioen aurren harresi bat eraiki, alternatibak eskeini eta burujabetza prozesu bat bultzatu arlo ekonomiko zein sozio-laboralean erabakitzeko eskubidea izan dezagun.