Protesta egin dugu Eusko Jaurlaritzaren Bilboko egoitzaren aurrean, ikastetxe publikoetako eskola-jangeletako langileen lanpostuak arriskuan daudela ohartarazteko.
Salatu dugu Jokin Bildarratzen Hezkuntza Sailari ez zaizkiola batere axola  ikasleak eta jangelako langileak, eta hala erakutsi du berriro ere LAB sindikatuarekin izandako bileretan.
Jokin Bildarratzen sailak ezezko borobila eman dio kalitatezko jangela-zerbitzua eskaintzeari eta jangelako langile guztien lanpostuak eta lan-baldintzak bermatzeari.
Ikastetxe publikoko jangeletako langileen etorkizuna oso iluna da. Gure lanpostu asko desagertuko dira eta gure lan-baldintzak nabarmen okertuko dira.
Hau esanda, LAB sindikatuak langileei eta gainerako sindikatuei dei egiten die indarrak batzeko, Hezkuntza Sailari ozen eta argi esateko: edo langileen ordezkariekin lanpostuak mantentzea negoziatzera esertzen da, ratioak eta lanaldien igoera aldatuta, edo aurrez aurre izango gaituzte.