2024-11-22
HomeEkintza PolitikoaAdministrazioan azaldutako aldaketarako borondatea igandean ere gauzatu dadin eskatu du LABek

Administrazioan azaldutako aldaketarako borondatea igandean ere gauzatu dadin eskatu du LABek

Foru administrazioko hauteskundeak irabazi ostean, bertan azaldutako aldaketarako borondatea igandean ere gauzatu dadin eskatu du LAB sindikatuak "Murrizketei eta pribatizazioei aurre egin ostean, orain zerbitzu publikoak berreraikitzeko garaia da eta horretarako ezinbestekoa da legegintzaldi honetan Gobernu ardurak izan dituztenak (UPN eta PSN) oposiziora igaro daitezen", adierazi du LABen bozeramaile Igor Arroyok.

Administrazioko lehen indar sindikalak Akordio Soziopolitikoa egitea proposatu die "Aldaketaren Gobernua" osatu beharko luketen lau indar politikoei (EH Bildu, Geroa Bai, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerra). "Aldaketa soziala eta aldaketa politikoa uztartu beharra dago. Gobernu aldaketa behar dugu eta hori baino gehiago: Eredu aldaketa da behar duguna, zerbitzu publikoak oinarri izango dituen eredu berria".
 
 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAEko gobernu berriaren aurrekontuak langileon parte hartzerik gabe zehaztu dira

Sakoneko eztabaidari heltzeko borondatearekin batera proposamen zehatzak egiteko prest dagoela azaldu du LABek, langileen aldeko politikak egiteko garaia dela azpimarratuz.

Greba egunak deitu ditugu abenduaren 5ean eta 7an Arabako ostalaritzan, hitzarmen duinaren alde

Arabako ostalaritzako langileek lau urte daramatzate hitzarmenik gabe. Lau urte lanaldia murriztu gabe, lau urte soldata-igoerarik gabe eta, beraz, erosteko ahalmena galduta. Lau urte kontziliazio-neurri berririk gabe, baimen berririk gabe.

Jakinarazi dugu 2024an Nafarroako 5 langile gehiago hil direla, eta Nafarroako Gobernuari exijitu diogu nafar langileen heriotza etengabeari amaiera emanen dioten neurriak hartzeko

Gaur egin duen agerraldian LAB sindikatuak jakinarazi du 2024an zenbatuta zeudenak baino 5 langile gehiago hil direla. Hala, aurten, azken urteetako tasa guztiak apurtu ditu Nafarroak, 2024 honetan dagoeneko 26 lan heriotza izan baitira. Egoera larri horren aurrean, LABek uste du Elkarrizketa Sozialaren Kontseiluak barnebiltzen dituen CEN patronaleko enpresarien, eta UGT eta CCOO sindikatuen interes korporatiboak ezin direla jarri langileon osasunaren eta bizitzaren gainetik eta, ondorioz, Gobernuari exijitu dio Nafarroako Lan Osasuneko Kontseilua aktibatzea, bertan egoera zuzentzeko beharrezkoak diren neurriak har daitezen.