2025-04-14
HomeEkintza SindikalaConfebasken kopuru potolo eta hitz ponpoxoen atzean prekarietatea eta lan pobrezia izkutatzen...

Confebasken kopuru potolo eta hitz ponpoxoen atzean prekarietatea eta lan pobrezia izkutatzen dira

Orain esaten digute 22.000 direla sortuko diren lanpostuak. Orain dela gutxi 1.,000 lanpostu esan ziguten. Baina ongi dakigu lanpostu hauek zelan sortuko diren eta ze baldintzetan. Confebaskek tranpa egiten duela adierazi nahi du LAB sindikatuak.

Suntsitutako lanaldi osoko enplegua lanaldi partzialekoa eta prekarioa den enpleguarekin ordezkatzen da. Joera honen ondorioz, gaur egun persona okupatuen % 19a denbora partzialean ari da lanean; duela 6 urte (krisia hasi berritan) ehuneko hau %13,6ekoa zen soilik.

Horrela, lanpostu berriak sortuko dira baina, ordu berririk ez. Hau da, orain, lana jende gehiagoren artean banatuko da, baina ordu gutxiago eta soldata baxuagorekin. Honek, prekarietatea eta lan pobreziaren hedapena dakar, desberdintasunak areagotuz.

Bestetik, enpleguaren hazkundeak gora eginen du, baina enpresetan ez dira soldatak igotzen, edo oso igoera eskasak ematen dira (beti ere, beraiek iragarritako BPGaren azpitik). Azken urteetan soldatek erosahalmena izugarri galdu dute, eta hemendik aurrera, horrela izaten jarraituko du.

Ondorioz, urte hauetan eginiko expediente, kaleratze masibo, laguntza murrizketa eta eskubide sozial zein laboralen murrizketek, Confebaskentzat etekinak izan ditu. Aldikortasuna, nahigabeko partzialtasuna eta soldata baxuak nagusitzen direlako flexidiktadura berri honetan.

Tranpak alde batera uztea eta herri honek behar duen enplegu duina sortzea eta aberastasunaren banaketa eraginkorra egitea da LABek aldarrikatzen dizuena. Beste guztia prekarietatez beteriko zenbakiak baino ez dira.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

ELA, LAB, ESK, Steilas, Etxalde eta Hiru Nafarroarako gutxieneko soldataren alde CENen, UGTen eta CCOOen aurrean mobilizatu dira

ELA, LAB, ESK, Steilas, Etxalde eta Hiru sindikatuek salatu dute CEN, UGT eta CCOOek uko egin diotela Nafarroarako gutxieneko soldata negoziatzeari, nahiz eta milaka langileren bizi-baldintzak hobetzea ekarriko lukeen, eta milaka sinadura biltzen hasiko dira gutxieneko soldata propioren alde.

15 langileren kaleratzearekin, akordiorik gabe amaitu da Ekide enpresako kontsulta epea

Gaur amaitzen da Arrasateko Ekide enpresako EEE negoziatzeko epea. Enpresak jakitera eman duenez, 15 langile kaleratuko ditu, besteak beste, ekonomia, antolaketa eta ekoizpen arrazoiengatik.

“Nazioa gara. Euskal langileak gara”, Aberri Eguneko adierazpena

Jarraian irakur dezakezue LAB sindikatuaren 2025eko Aberri Egunerako adierazpena: