2024-11-22
HomeEkintza SozialaMikel Cabieces-ek urte betez langabezi prestazioa jaso zuen Iberdrola eta Kutxabanketik 110.000...

Mikel Cabieces-ek urte betez langabezi prestazioa jaso zuen Iberdrola eta Kutxabanketik 110.000 euro eskuratzen zituen bitartean

Miguel Angel Cabiecesek, Espainiako Gobernuko ordezkari ohia EAEn, Instrukziozko 4 zenbakiko epaitegian —aurretiazko eginbideak ireki dira 2012ko martxoa eta 2013ko martxoa bitartean Kutxabank-en izan ziren ustezko iruzurren harira— jasotzen denaren arabera, Iberdrolan jasotako 65.450 euro eta Kutxabak-eko 49.956 euroetaz gain, 14.004,39 euro jaso zituen langabezi prestazioetan garai berean.

Hau da, alderdi politiko jakin batzuk prestazio sozialak kriminalizatuz ofentsiba oso bat burutzen ari diren honetan, ate bilakarien politika bultzatzen duten horiek —Cabieces kasuan PP, PSE eta PNVrekin gertatu den bezala— ez dute arazorik kasu honetan egin den iruzurra onartzeko.

Cabieces-ek INEMetik langabezi prestazioa jaso izanak delitu penal bat osatzen du perzepzio desegokiagatik. Ziur gaude Cabieces, abokatu eta Gobernuko ordezkari izanki, honetaz consziente zela.

Akusazio partikularra osatzen dutenen taldea: LAB, ESK, STEILAS, EHNE-Bizkaia, HIRU, Asociaciones de Pensionistas de Euskal Herria, EKA
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAEko gobernu berriaren aurrekontuak langileon parte hartzerik gabe zehaztu dira

Sakoneko eztabaidari heltzeko borondatearekin batera proposamen zehatzak egiteko prest dagoela azaldu du LABek, langileen aldeko politikak egiteko garaia dela azpimarratuz.

Greba egunak deitu ditugu abenduaren 5ean eta 7an Arabako ostalaritzan, hitzarmen duinaren alde

Arabako ostalaritzako langileek lau urte daramatzate hitzarmenik gabe. Lau urte lanaldia murriztu gabe, lau urte soldata-igoerarik gabe eta, beraz, erosteko ahalmena galduta. Lau urte kontziliazio-neurri berririk gabe, baimen berririk gabe.

Jakinarazi dugu 2024an Nafarroako 5 langile gehiago hil direla, eta Nafarroako Gobernuari exijitu diogu nafar langileen heriotza etengabeari amaiera emanen dioten neurriak hartzeko

Gaur egin duen agerraldian LAB sindikatuak jakinarazi du 2024an zenbatuta zeudenak baino 5 langile gehiago hil direla. Hala, aurten, azken urteetako tasa guztiak apurtu ditu Nafarroak, 2024 honetan dagoeneko 26 lan heriotza izan baitira. Egoera larri horren aurrean, LABek uste du Elkarrizketa Sozialaren Kontseiluak barnebiltzen dituen CEN patronaleko enpresarien, eta UGT eta CCOO sindikatuen interes korporatiboak ezin direla jarri langileon osasunaren eta bizitzaren gainetik eta, ondorioz, Gobernuari exijitu dio Nafarroako Lan Osasuneko Kontseilua aktibatzea, bertan egoera zuzentzeko beharrezkoak diren neurriak har daitezen.