2024-11-22
HomeIndustriaMetalgintzaEnpresa Komiteak Candy berrindustrializatzeko lanari eutsiko dio

Enpresa Komiteak Candy berrindustrializatzeko lanari eutsiko dio

Gipuzkoako Foru Aldundiak ez du aurkeztu aldez aurretik beraiekin adostutako baldintzak betetzen dituen planik. Honen aurrean Candyko Enpresa Komiteak berrindustrializatzeko lanari eutsiko diola iragarri du.

Enpresa Batzordearen adierazpena: 

• Berriro diogu: etorkizuneko edozein planek Candy berrindustrializatzeko akordioan jasotako eskakizunak bete behar ditu, enplegua eta lan-baldintzak mantentzeari dagokionez.
• Prozesu honetan sobera daude argazkiak, pose mediatikoak eta alderdien arteko lehia; halaber, partekatutako lana, parte hartzea eta informazioa falta dira.
• Bada garaia herri honetako Erakundeek enpleguarekiko eta berrindustrializazioarekiko benetako konpromisoa har dezaten. Oraindik garaiz daude.
• Komunikabide batzuk hedatzen duten desinformazio interesatua oztopo larria da Candyko langileen etorkizunerako; horregatik, Enpresa Batzordeak exijitzen du manipulazio hori amai dadila.
• Enpresa Batzordeak Candyko langileen etorkizunaren aldeko borrokan jarraituko du. Eta irtenbide bat topatu nahi dutenekin lan egiteko gure konpromisoa tinkoa da.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAEko gobernu berriaren aurrekontuak langileon parte hartzerik gabe zehaztu dira

Sakoneko eztabaidari heltzeko borondatearekin batera proposamen zehatzak egiteko prest dagoela azaldu du LABek, langileen aldeko politikak egiteko garaia dela azpimarratuz.

Greba egunak deitu ditugu abenduaren 5ean eta 7an Arabako ostalaritzan, hitzarmen duinaren alde

Arabako ostalaritzako langileek lau urte daramatzate hitzarmenik gabe. Lau urte lanaldia murriztu gabe, lau urte soldata-igoerarik gabe eta, beraz, erosteko ahalmena galduta. Lau urte kontziliazio-neurri berririk gabe, baimen berririk gabe.

Jakinarazi dugu 2024an Nafarroako 5 langile gehiago hil direla, eta Nafarroako Gobernuari exijitu diogu nafar langileen heriotza etengabeari amaiera emanen dioten neurriak hartzeko

Gaur egin duen agerraldian LAB sindikatuak jakinarazi du 2024an zenbatuta zeudenak baino 5 langile gehiago hil direla. Hala, aurten, azken urteetako tasa guztiak apurtu ditu Nafarroak, 2024 honetan dagoeneko 26 lan heriotza izan baitira. Egoera larri horren aurrean, LABek uste du Elkarrizketa Sozialaren Kontseiluak barnebiltzen dituen CEN patronaleko enpresarien, eta UGT eta CCOO sindikatuen interes korporatiboak ezin direla jarri langileon osasunaren eta bizitzaren gainetik eta, ondorioz, Gobernuari exijitu dio Nafarroako Lan Osasuneko Kontseilua aktibatzea, bertan egoera zuzentzeko beharrezkoak diren neurriak har daitezen.