Aste honetan lan osasuneko nazioarteko eguna da, eta data honekin kontzidituz, LAB sindikatuak soziosanitario sektorerako autobabesarako eskuliburu bat aurkeztu du.Sektoreko enpresek eta administrazioek lan arriskuen prebentzio alorrean mantentzen duten utzikeriaren aurrean, sektoreko langileen autobabesa bultzatzeko ekimena dugu hau. Gogoratu behar da duela 20 urte, lan arriskuak prebenitzeko eta lanak sorturiko kalteak ekiditeko, lan arriskuen prebentziorako legea indarrean sartu zela.
Lan eremu guztien artean, sektore honetan ematen dira gihar-hezurretako eta buruko patologien tasa altuenak, Nafarroako Lan Institutoak argitaratutako datuen arabera. Erakunde honek duela urte batzuk, soziosanitario sektorea “arrisku altuko” sektorea zela seinalatu zuen, baina bitxia bada ere, lan baldintzak eta neurri prebentiboak sektoreko enpresetan ez dira hobetzen.
Horregatik, autobabesarako eskuliburu bat aurten argitaratzea erabaki genuen LAB sindikatuan. Eskuliburuan, eta administrazio zein enpresen eginbehar prebentibo ezbetetzearen aurrean, sektorean pairatzen diren arriskuen inguruko informazioa zein haien aurrean autobabesteko egin ahal diren hainbat kontu eta gako, sektoreko langileei eman nahi dizkiegu.