2024-07-22
HomeLan Osasuna IdazkaritzaPrekarietatea HiltzaileaLABek Fundiciones San Vicente enpresan izandako heriotza salatzen du

LABek Fundiciones San Vicente enpresan izandako heriotza salatzen du

Asteazkenean lan istripu larria egon zen Abadiñoko Fundiciones San Vicente enpresan; ondorioz, langile bat larriki zauritu zen eta gaur goizean 45 urteko gizona hil egin da. Euskal Herrian 2015. urtean laneko istripuen ondorioz hildako 12. langilea da, eta Durangaldean hildako bigarrena, urtarrilean Zornotzako Forest Trafic enpresan gertatu zen beste ezbeharra.

Lehenik eta behin, LAB sindikatuak elkartasuna adierazi nahi diogu haren familia eta lankideei. Eta laneko istripuen ondorioz gertatzen den azken heriotza izan dadin exigitzen dugu.

Apirilaren 28a (Laneko Osasunaren Nazioarteko Eguna) iristear dagoela, ezinbestez, lan istripu eta heriotzekin bukatzeko lan karga eta erritmoen kontrola, laneko prebentzioa eta segurtasunaren bermea eta prekarietatearekin bukatzea ezinbestekoak direla argi utzi nahi dugu .

Bide horretatik, gaur egun indarrean dagoen sistema honen aurka eredu berri bat exijitzen dugu, langileon eskubide eta osasuna beste edozeren gainetik lehenetsiko dituena.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABeko kideak Mugak Zabaltzen karabanan

Balkanetara eginiko Mugak Zabaltzen karabanan parte hartu dute aurten ere sindikatuko hainbat afiliatuk. Ekimen horren helburua da salatzea Europa insolidario honek armak saltzen dituela eta bere mugak militarizatzen dituela.

Esparru propioa sendotu dute kurtso honetan LABek sustatutako ia 200 borroka sindikalek

Gorantz egin dute enpresetako gatazkek eta irekitako 10 borrokatik 4 itxita daude, eduki anitzagoekin.

Langileen aldeko politikak bultzatzeko eta zerbitzu publikoak hobetzeko eskatu diogu Pradales Lehendakariari

Osakidetzan langileen gehiengorik gabe herri itunik ez dela posible izango ohartarazi diogu.