2024-07-04
HomeEkintza SozialaPertsona guztien zirkulazio askatasuna hildako gehiagorik egon ez dadin

Pertsona guztien zirkulazio askatasuna hildako gehiagorik egon ez dadin

Azken bi asteotan, 1.500 pertsona hil dira itota Mediterraneo itsasoan. Jadanik 2.000 lagun aurten. Kopuru anker eta izugarria hau, pasa den urtean hil egin ziren 3.500 pertsona migranteei gehitu behar zaie.

Egiazko genozidio baten aurrean gaude. Estatu Batuen eta Europako Batasunaren erabaki ekonomiko, migratorio eta politikoek kaosa, mafiak, pobrezia eta desesperazioa sortu eta sustatu baino ez dituzte egiten herri afrikarren artean. 

Halaber salatzen dugu inpotentziaz, amorruz eta minez Europako Batasunak itsasoan jendea salbatzeko baliabide tekniko eta humanoak murrizteko hartutako erabakia, “dei efektua” sortzen delakoan. Holako erabakiekin, gaur Luxenburgon bilduta dauden Europako Atzerri eta Barne Ministroek eragiten duten efekto bakarra milaka lagunen heriotza masiboa baino ez da.

Hilketa onartzezin hauen aurrean, Kapitalaren Europak Afrikako langileen bizitzarekiko duen mespretxuaren aurrean, LABek ozen aldarrikatzen ditu pertsona guztien zirkulazio eta egoitzarako askatasuna, baita asilo eskubidea onartzea ere Europan pobrezia eta gerretatik ihes egiten dutenentzat.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Hezkuntza Sail berriari eskatzen diogu kolektibo laboraletan martxan zeuden negoziazio mahaiak deitzeko eta akordio laborala betetzeko ikasturtea bukatu aurretik

Duela urtebeteko ekainaren 1ean LABek akordio laborala sinatu genuen Interinok sindikatuarekin eta Hezkuntza Sailarekin, bi aldeek akordioan jasotako edukiak mahai negoziatzaileetan depositatu eta garatu behar zirelarik.

EAEko osasun garraioa publifikatu behar dela aldarrikatu dugu

Araban eta Bizkaian diharduen La Pau enpresak indarrean dagoen hitzarmena betetzeari utziko diola iragarri duenetik ziurgabetasuna da nagusi langileen artean. Gasteizen mobilizazioa egin dugu gaur, Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusiaren aurrean.

Amurrio Ferrocarril y Equipos-en ez dugu kaleratzerik onartzen

Ekainaren 5ean, 57 urteko langile bat kaleratu zuten Amurrio Ferrocarril y Equipos-en. Enpresa Batzordetik kaleratzea publikoki salatu nahi dugu eta baita aurretik gertaturiko egoera ere, erabat hausten baitituzte batzordearen eta enpresaren arteko harremanean ulertzen diren protokoloak.