2024-11-22
HomeZerbitzu PublikoakZerbitzu SoziokomunitarioaAniztasun funtzionalak dituzten pertsonen arretarako Uribe Costa enpresa borrokan

Aniztasun funtzionalak dituzten pertsonen arretarako Uribe Costa enpresa borrokan

URIBE COSTA elkartea, aniztasun funtzionalak dituzten hainbat pertsonei arreta ematen dien enpresa da. 100 langile inguruk lan egiten dute bertan eta Bizkaiarako ezinbestekoa den zerbitzua eskaintzen du eskualdean. Lan baldintzen eta arreta zerbitzuen hobekuntza eskatzen dute.

Atzo kontzentrazioa burutu zuten Areetan, Getxoko plazan. Bertan 30 bat langile batu ziren "baldintzen erregulazioa eta akordioaren alde" lemapean.

URIBE COSTA elkartea, aniztasun funtzionalak dituzten hainbat pertsonei arreta ematen dien enpresa da. Gaur egun, Bizkaiarako ezinbestekoa den zerbitzua eskaintzen du UCak; Bizkaiko Aldundia zerbitzuaren titularra bada ere, elkarte honen bitartez, 100 bat langile dabiltza hainbat erabiltzaileei arreta ematen.

Langileria duela urte ta erdi pasata antolatzen hasi zela. Denbora horretan enpresaren jarrera jasangaitza izan da. Izan ere, duela ia urtebete mobilizazioekin behartu zuten langileek enpresa negoziatzera, baina enpresak, traba guztiak jartzeaz gain, negoziatzeari uko egin dio, eta ondorioz, mahatik altxatu ziren. Horrela, orain, egunero lanera pegatinekin doaz eta atzo lehenengo kontzentrazioa burutu zuten. Beste hainbat ekimen aurreikusi zituzte dagoeneko, tartean, hurrengo apirilaren 16an Algortan egingo den elkarretaratzea

Familiez osaturiko elkartea den heinean, erabiltzaileen familiartekoekin harremanetan jartzeko lanetan hasi dira, denon atean lan baldintzak eta arreta zerbitzua hobetuko nahian-

Komiteak gaurdaino egindako lanaren balorazio oso positiboa egiten du, eta borrokara gerturatu den guztiei eskerrak eman nahi dizkie.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAEko gobernu berriaren aurrekontuak langileon parte hartzerik gabe zehaztu dira

Sakoneko eztabaidari heltzeko borondatearekin batera proposamen zehatzak egiteko prest dagoela azaldu du LABek, langileen aldeko politikak egiteko garaia dela azpimarratuz.

Greba egunak deitu ditugu abenduaren 5ean eta 7an Arabako ostalaritzan, hitzarmen duinaren alde

Arabako ostalaritzako langileek lau urte daramatzate hitzarmenik gabe. Lau urte lanaldia murriztu gabe, lau urte soldata-igoerarik gabe eta, beraz, erosteko ahalmena galduta. Lau urte kontziliazio-neurri berririk gabe, baimen berririk gabe.

Jakinarazi dugu 2024an Nafarroako 5 langile gehiago hil direla, eta Nafarroako Gobernuari exijitu diogu nafar langileen heriotza etengabeari amaiera emanen dioten neurriak hartzeko

Gaur egin duen agerraldian LAB sindikatuak jakinarazi du 2024an zenbatuta zeudenak baino 5 langile gehiago hil direla. Hala, aurten, azken urteetako tasa guztiak apurtu ditu Nafarroak, 2024 honetan dagoeneko 26 lan heriotza izan baitira. Egoera larri horren aurrean, LABek uste du Elkarrizketa Sozialaren Kontseiluak barnebiltzen dituen CEN patronaleko enpresarien, eta UGT eta CCOO sindikatuen interes korporatiboak ezin direla jarri langileon osasunaren eta bizitzaren gainetik eta, ondorioz, Gobernuari exijitu dio Nafarroako Lan Osasuneko Kontseilua aktibatzea, bertan egoera zuzentzeko beharrezkoak diren neurriak har daitezen.