2024-07-03
HomeIndustriaMetalgintzaTratamientos Intxaustiko langileak akordio batera iritsi dira enpresarekin

Tratamientos Intxaustiko langileak akordio batera iritsi dira enpresarekin

Elgoibarren aurkitzen den Tratamientos Intxaustiko langileak Martxoak 23an hasitako greba mugagabearen ostean, akordio batetara iritsi dira enpresarekin, enpresa hitzarmenerako aurreakordioa bat sinatuz.

Elgoibarko metalgintza sektoreko enpresa honetan, bertako langileek ez dute inoiz beraien lan harremanak arautzen dituen enpresa mailako akordiorik eduki. Beraien lan harremanak Gipuzkoako metaleko hitzarmenak arautzen zituen soilik, zeina 2011 urtetik berritu gabe bait dagoen ADEGIren jarrera itxiagatik. Langileek lortu berri duten enpresa hitzarmen honen ondorioz, hemendik aurrera, euren lan harremanak enpresa zein herrialde mailako hitzarmenaren bidez arautuko dira.

Langileek lortutakoa honakoa da; 4,5% soldata igoera, ETTen bitartez enpresak kontratazioak ez egiteko konpromisoa, lan arrazoiengatiko ezintasun iragankorragatiko bajen konplementuak 100 %ean, hobekuntzak lan osasun alorrean eta lan erreformarengandik babesturiko eta Gipuzkoako metaleko hitzarmenari loturiko Enpresa Hitzarmena.

LAB sindikatutik , langileen mobilizazio, kohesio eta presioaren ondorioz lan erreformarengandik babestua eta Gipuzkoako metaleko hitzarmenari lotutako akordio hau oso positibotzat hartzen dugu.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Deskarbonizazioa enplegua suntsitzeko aitzakia gisa erabiltzen ari den honetan, benetako trantsizio ekosozialaren alde egiten dugu

Greba mugagabean hainbat egun daramaten Cementos Rezolako langileen mobilizazioetan parte hartu du sindikatuko koordinatzaile orokor Garbiñe Aranburuk, eta azpimarratu du industriaren birmoldaketak langileen parte-hartzea izan behar duela oinarri. Bihar, osteguna, Cementos Rezolaren Arrigorriagako lantegira eramango dute protesta Añorgako langileek.

Etzegaraten hildako garraiolariaren heriotza eta errepideko lan istripuak salatu ditugu Iruñean

LAB, Hiru, LAB, CGT-LKN, Steilas, ESK, EHNE-Etxalde eta Hiru sindikatuok elkarretaratzea egin dugu Iruñeko San Ignazio kalean, Nafarroako Gobernuaren egoitzaren aurrean, aurreko astean Etzegarateko istripu larrian hildako garraiolaria gogoratzeko eta Nafarroako errepideetako lan ezbehar kopuru handia salatzeko, “Lan istripu gehiagorik ez; prekarietateak hil egiten du” lelopean.

EAEko hainbat herri eta hiritako udalbatzek Haurreskolak Partzuergoko plazen eskaintza handitzeko erregistratu ditugun mozioak onartu dituzte

LABek azkeneko urteetan hainbat eragilerekin eta familiekin egindako lanaren eta aurrera eramandako greba eta mobilizazioen ostean, 0-3 urte bitarteko haurrei hezkuntza zerbitzua eskaintzen dien Haurreskolak Partzuergo Publikoan ikasturte honetan doakotasuna ezartzea lortu dugu. Neurri honek hasieratik eragin zuzena izan du familien eskaera kopuruan.