2024-11-22
HomeUncategorizedMiren Peñaren heriotzari buruz, LABen adierazpena

Miren Peñaren heriotzari buruz, LABen adierazpena

Lehenik eta behin, gure sindikatukide zen Miren Peñaren heriotza dela eta, Faurecia Orkoiengo atal sindikalaren nahiz LAB sindikatu osoaren dolua adierazi eta bere senitarteko nahiz hurbilekoei elkartasun eta babes sakonena adierazi nahi dugu.

Lehenik eta behin, gure sindikatukide zen Miren Peñaren heriotza dela eta, Faurecia Orkoiengo atal sindikalaren nahiz LAB sindikatu osoaren dolua adierazi eta bere senitarteko nahiz hurbilekoei elkartasun eta babes sakonena adierazi nahi dugu.

Bigarrenik, Mirenen heriotzaren atzean egondako faktoreez hitz egin nahi dugu. Antsoaingo nahiz Nafarroako etxegabetzeen kontrako plataformek egindako balorazioak geure egiten ditugu: Laboral Kutxak zuzeneko ardura du Mirenen heriotzan, bazterketa sozialaren arriskuan dagoen pertsona baten hipoteka birnegoziatzeari muzin egiteagatik. Horri guztiarekin batera lan arloa aipatu nahi dugu, tragedia honen faktore funtsezkoa baita. Hona hemen Kapitalismoaren arimetika basatia: kaleratzea gehi etxegabetze mehatxua berdin heriotza.

2013ko irailean, enpresako lan baldintzen negoziazio garaian, Faurecia Orkoiengo zuzendaritzak Miren Peña Rastrollo eta beste 10 lagun kaleratu zituen, era injustifikatu, bidegabe eta diskriminatzailean kaleratu ere. Langileak zanpatu eta euren gaineko esplotazioa areagotzeko multinazionalaren estrategika kriminalaren parte ziren kaleratze hauek; etekin handiak zituen, baina gehiago nahi zuen. Miren eta bere kideak gizalegezko jendea zen, langile duinak, klase kontzientziadunak. Berehala langileek greba mugagabera jo zuten. Guztiek? Ez. UGTk, Metaleko arduradun Lorenzo Riosen atzetik, greba zapuztu, kaleratuak baztertu, grebalariak jazarri eta enpresak desio zituen murrizketak sinatu zituen.

Data hauetan hain zuzen ere, Sunsundeguitik kaleratutako 47 langiletako batek bere buruaz beste egin zuen. Jabi Paniagua zuen izena. Ataka horretan LABek ohartarazi zuen kaleratze bakoitzaren atzean pertsona bat dagoela, historia bat eta, askotan, drama bat; eta ez dagoela bideragarritasun plan, irabazi tasa ez eta dibidendorik horren aurretik jarri daitekeenik.

Urte eta erdi beranduago, Faurecia UGTko karneta duten ebentualak kontratatzen ari da eta ehunka aparte ordu sartzen ari dira, bere garaian kaleratutakoek eta beste 50.000 nafarrek langabezian jarraitzen duten bitartean. Faurecia Orkoiengo kaleratzeak, baita Faurecia Burlatako epekako itxiera ere, multinazionalen gizatasun faltaren adierazle dira: langileak nahierara erabili eta baztertzen dituzte. Miren erasotua eta diskriminatua izan zen, bere bizibidea lapurtu zioten, bere konfidantza higatu zuten eta etxegabetzearekin mehatxu egin zioten; Kapitalismoa deritzan basakeria honen biktima berria da, honenbestez.

Era berean, milaka familiek bizi duten dramarekiko Nafarroako Gobernuaren apatia, gaitasun eza eta axolagabekeria salatu nahi dugu. Horrekin amaitzea ezinbestekoa eta premiazkoa da, honako neurriak hartuz: enplegu publikoaren sorrera, enplegua babestuko duen politika industriala, kaleratuak izan diren edo langabezian dauden langileekiko babes sozialaren indartzea, etxebizitza parke publiko zabalaren sorrera, gehien behar dutenei lagunduko dien Kutxa edo Banko publikoaren sorrera…

Azkenik, Laboral Kutxaren eta Faureciaren erantzunkizuna mahai gaineratzeko ez ezik, eredu ekonomiko eta sozialaren aldaketa sakonekoa aldarrikatzeko mobilizatzera dei egiten diogu langileriari:

Astelehena 12:00etan Buztintxuriko Laboral Kutxaren parean, PAHk deitutako kontzentrazioa.

Astelehena, egun osoan zehar, dolu eta salaketa seinale gisa lantokietan krespoi beltza edo bestelako elementuren bat erakusteko deia egiten dugu.

Asteartea 19:00etan Antsoaingo Udal Plazan, PAHk deitutako kontzentrazioa.

Asteazkena 10:00etan Orkoiengo Udaletxean eta 11:15etan Faurecia Orkoienen parean.
Larunbata: 18:00etan Gurutze Enparantzatik manifestazioa Iruñean.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAEko gobernu berriaren aurrekontuak langileon parte hartzerik gabe zehaztu dira

Sakoneko eztabaidari heltzeko borondatearekin batera proposamen zehatzak egiteko prest dagoela azaldu du LABek, langileen aldeko politikak egiteko garaia dela azpimarratuz.

Greba egunak deitu ditugu abenduaren 5ean eta 7an Arabako ostalaritzan, hitzarmen duinaren alde

Arabako ostalaritzako langileek lau urte daramatzate hitzarmenik gabe. Lau urte lanaldia murriztu gabe, lau urte soldata-igoerarik gabe eta, beraz, erosteko ahalmena galduta. Lau urte kontziliazio-neurri berririk gabe, baimen berririk gabe.

Jakinarazi dugu 2024an Nafarroako 5 langile gehiago hil direla, eta Nafarroako Gobernuari exijitu diogu nafar langileen heriotza etengabeari amaiera emanen dioten neurriak hartzeko

Gaur egin duen agerraldian LAB sindikatuak jakinarazi du 2024an zenbatuta zeudenak baino 5 langile gehiago hil direla. Hala, aurten, azken urteetako tasa guztiak apurtu ditu Nafarroak, 2024 honetan dagoeneko 26 lan heriotza izan baitira. Egoera larri horren aurrean, LABek uste du Elkarrizketa Sozialaren Kontseiluak barnebiltzen dituen CEN patronaleko enpresarien, eta UGT eta CCOO sindikatuen interes korporatiboak ezin direla jarri langileon osasunaren eta bizitzaren gainetik eta, ondorioz, Gobernuari exijitu dio Nafarroako Lan Osasuneko Kontseilua aktibatzea, bertan egoera zuzentzeko beharrezkoak diren neurriak har daitezen.