2025-03-29
HomeIndustriaMetalgintzaLABek Laminaciones Arreguiko kaleratze-prozedura berria salatzen du

LABek Laminaciones Arreguiko kaleratze-prozedura berria salatzen du

Hauteskunde sindikalak egin berri daudenean eta Gasteizko eta Urbinako enpresa komite berriak osatu gabe egonda, Celsa Atlantic – Laminaciones Arreguiko zuzendaritzak ERE berri bat komunikatu du.

3 urte hauetan enpresak bere asmoak inposatu nahi izan ditu, benetako negoziazio bati ihes eginez. Langileok denbora luzez borrokatu dute, gizartearen babesa eta garaipen judizialak lortuz. Hain zuzen ere, azken erabakien ondorioz, hamarnaka langile berrartu behar izan dituzte.

Hala ere, erreforma gondinki aplikatu zaienean, justiziak arrazoiak emanda ere, Intituzioak, bereziki Eusko Jaurlaritza ez da kapaza izan langileen eskubideak defendatzeko, ez dute sententzien aplikazioa bermatu eta benetako negoziazioa ez dute bideratu. 

Azken hilabeteotan, enpresak lantegitik kanpo mantendu ditu berrartutako langileak, formazio zentroetan -horietako bat, UGTko fundazioa-. Hala ere, hauteskundeetan espero zituen emaitzak ez dituenez lortu eta UGTren babesa nahikoa ez denez, ERE berri hau abiatzen du.

Horren aurrean, LABek dei egiten die instituzioei, bereziki Eusko Jaurlaritzari, jarrera argia eta tinko eduki dezaten langileon defentsan eta espero dugu beraien inplikazio zuzena gatazka hau behin betiko bukatzeko. Aldi berean, gure konpromisoa adierazten dugu langileen lanpostuak eta eskubideak defendatzen jarraitzeko eta deialdia luzatzen dugu mobilizazio soziala bultzatzeko eraso hauen aurrean.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Hezkuntza publikoa indartzeko baliabideetan inbertitzea ezinbestekoa da

Begoña Pedrosa Sailburuak martxoaren 28an emandako prentsa-agerraldiari LABen erantzuna.

LAB sindikatuak Kutxa Fundazioa eta Kutxagestion Zerbitzuak S.L.U.ko lehen hitzarmen kolektiboa sinatu du

Gaur, 2025eko martxoaren 28an, ia bi urte eta erdi luzatu den negoziaketa-prozesu baten ostean, LAB sindikatuak Kutxa Fundazioa eta Kutxagestion Zerbitzuak S.L.U.-ko lehen hitzarmen kolektiboa sinatu du. Hitzarmen kolektibo honi esker, fundazio osoko 63 langileren lan-baldintzak modu esanguratsuan hobetuko dira.

LABek ez du behartutako kaleratzerik onartuko Ekide enpresan

Martxoaren 27an egin zen kontsulta epeko bigarren bilera enpresako zuzendaritzaren eta langileen ordezkaritzaren artean.