2025-03-31
HomeEkintza SozialaEskubide Sozialen KartaDebaldeko LABek M14ko manifestaziorako deia egin die langileei

Debaldeko LABek M14ko manifestaziorako deia egin die langileei

Debaldea eskualdeko LABeko delegatuek bilera egin zuten atzo Arrasateko Kultur Ate aretoan. Hauteskunde Sindikalen epealdi trinkoa, [Bir]pentsatzen jardunaldiak eta Euskal Herriko Karta Soziala izan zuten hizpide bertan. Batzarraren ostean martxoaren 14ko manifestazioara deituz ekimen ezberdinak burutu zituten.

Batzarrean jorratutako gaiak:

1. Hauteskunde Sindikalen epealdi trinkoaren balorazioa: LAB sindikatuak hazkunde nabarmena izan du, batez ere Gipuzkoan. Bere maximo historikoetan dago.

2. Euskal Herriko Karta Soziala: karta Soziala gizarteratze fasean dago. Aipatu fase hau LABek enpresetan zein kalean bultzatuko du. Besteak beste, martxoaren 14an Bilbon, ESKUBIDE SOZIALEN ALDE lelopean Gutun Sozialaren gunea osatzen duten sindikatu eta eragileek deitzen duten manifestazio horretara joatea eskatuko die sindikatuek LABeko delegatu eta militanteei. Eta LABek ordezkaritza duen enpresetan propaganda kanpaina bat egingo da gutun sozialaren edukiak ezagutaraziz eta manifestaziorako langileak animatuz.

3. Sindikalismoa birpentsatzenLABek aste honetako martxoaren 5 eta 6an jardunaldiak burutuko ditu, sindikalgintzak orohar eta LABek bereziki transformazio sozial eta politikorako tresna izateko egin behar dituen aldaketen inguruan hausnartzeko. 

Bilera eta gero, gutun sozialaren inguruko propaganda banatu dute delegatuek, megafoniatik martxoaren 14an Bilbora joateko deia egiten zuen kuñakin lagunduta. Hona hemen argazkiak.
  

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Lan ikuskaritzak arrazoia eman digu eta PEPSICO zigortu du 2023ko arazoaren 30eko Greba Feminista Orokorrean izandako jarrera dela eta

Dena LABek sartu genuen salaketa baten harira izan da. Honen arabera, frogatuta geratu da grebalariak ordezkatuak izan zirela.

Gehiengo sindikalak eskatuta, Pradales lehendakariak Mitxel Lakuntza eta Garbiñe Aranburu hartuko ditu gutxieneko soldataz aritzeko

Confebaskek gutxieneko soldata Lanbidearteko Akordio bidez adosteari uko egin ondoren, ELA, LAB, ESK, Steilas, Etxalde eta Hiru sindikatuek Pradales lehendakariari bilera eskatu zioten, eta bilera hori apirilaren 2an izango da.

Astebeteren ondoren, Hezkuntza Sailak ez du proposamenik

LAB sindikatuak gaurko jarraipen batzordea bertan behera utzi izana eta, akordio arautzaile berrirako (lan hitzarmenerako) inongo proposamenik gabe, grebak bertan behera uzteko eskatu izana salatzen du.