Osakidetzak onartu duen EPEak, 320 plaza librerekin eta beste horrenbeste barne promozioan, guztiz ez-nahikoa da, ez soilik enplegu berria sortzeko orduan, baita gaur egun 9500 langile baino gehiagok burutzen duten behin-behineko enplegu prekarioarekin amaitzeko ere.
LABen irudikoz, enplegua suntsitzen duen EPEa dugu hau. Eta ez da hitz joko hutsa. Soilik 2014-2015 epealdian 1000 langile inguru jubilatuko dira Osakidetzan, eta honako joera datozen urteotan mantenduko da. Beraz, oraingo EPEak eskainitako plaza kopuruak ez ditu beteko jubilatzen direnen hutsuneak. Honi gehitzen badiogu azken lau urteotan suntsitu dituzten ia 3.000 lanpostu (horietako asko PNVren legintzaldian), behin-behinekoen kopuru erraldoia eta Euskal jendarteak gero eta osasun arreta hobeagoa behar duela, panorama kezkagarri dugu.
Madrileko gobernuaren mugak PNVren ardura zuritzeko aitzakiak baino ez dira. Maniobra eta akordiorako tartetik bada, betiere borndaterik badago. Sakoneko arazoa zera da: PNV-k PP-k daukan osasun publikoaren gaineko ikuspegi bera duela.