LAB-eko ordezkaritza batek, nazioarteko idazkaritzako kide diren Igor Urrutikoetxeak eta Jon Etxebarriak osatua, parte hartu berri du urtarrilaren 26tik 28ra burutu den CGTP-IN-eko XII. Kongresuan. CGTP-IN Portugaleko sindikatu nagusiena da.
Kongresu honetan, LABekin batera, mundu osoko 70 sindikatu baino gehiagok parte hartu dute, eta bertan CGTP-IN-eko zuzendaritzan hainbat aldaketa egon dira. Besteak beste, Mauricio Carvalho-k idazkaritza nagusia hartu du, eta Augusto Praça-k nazioarteko idakari nagusiaren ardura.
Kongresu honetan CGTP-IN-ek bere klase izaera azpimarratu du, eta borroka sindikalaren garrantzia azpimarratu gaur egun Portugal-ek eta Europa osoak bizi duten krisi kapitalista gainditzeko.
Lisboan, 2012ko urtarrilaren 28an
En Lisboa, a 28 de enero de 2012