Ekitaldia propagandistikoa burutu zuten atzo krisia bukatzen ari dela beraien diskurtsoetan esaten ari diren Madrilgo PPren Gobernuak eta Lakuako EAJren Gobernuak. Horrelako azpiegiturak, zeinek gutxi batzuen negozio interesei bakarrik erantzuten dien diru publikoz ordaintzeak ekarri digu bizi dugun egoera ekonomiko eta sozial larri honetara, eta orain ere, bide horretan tematurik jarraitzen dute langileria miseriara kondenatuz.
Ekitaldia propagandistikoa burutu zuten atzo krisia bukatzen ari dela beraien diskurtsoetan esaten ari diren Madrilgo PPren Gobernuak eta Lakuako EAJren Gobernuak. Horrelako azpiegiturak, zeinek gutxi batzuen negozio interesei bakarrik erantzuten dien diru publikoz ordaintzeak ekarri digu bizi dugun egoera ekonomiko eta sozial larri honetara, eta orain ere, bide horretan tematurik jarraitzen dute langileria miseriara kondenatuz.
Orain arte, bi erakundeen arteko gatazka bezala irudikatu dute proiektu hau, aurrera egiteko derrigorrezkoa omen zaigun azpiegitura lanetartako dirurik ez dagoela, lan tramo pila geldirik daudela, eta gaur sorpresaz, Ana biak (Pastor eta Oregi) eskutik helduta Bergarara argazkia ateratzera joan dira. Ez dakiguna da, dirua nondik lortu duten, edo bai, hezkuntzan, osasungintzan, gastu sozialean falta den diru berbera da. Inolako adostasun zozial gabe, urtero urteroko aurrekontutik beste partida batzuetara bideratu beharrean, AHTan xahutzen dutena.
LAB azpiegitura honen eta PP eta PNVk defendatzen dituzten eredu neoliberalaren logikapeko azpiegituren aurka agertzen da, AHTa ekonomikoki eta sozialki oso kaltegarria ari zaigu izaten, eta ingurumenari dagokionez kalte izugarriak eragin ditu, eta lanek aurrera egingo badute, egiten jarraituko du. Esan behar dugu gainera, gaur iragarri duten bezala, abiadura handiak ez digula inorekin lotzen, Y bere horretan geratzen da, ez gaitu ez Europarekin, ez Lisboarekin lotzen, ez garamatza inora. Ez hori bakarrik, gaur ere ez dute argitu, argoitzeko arazoak dauzkartelako hiri hiriguneetarako sarrerak nondik izango diren.
LABek, AHTaren lanak gelditzea eta auditoria soziala osatzea exijitzen du. Auditoria hori osatzeko orduan, eragile sindikalon eta eragile sozialen parte hartzea nahitaezkoa dela. Eta beste alde batetik, orain arte ezagutu ez dugun bideragarritasun plana eskatzen dugu, sinestuak bait gaude, proiektu hau orain ez dela bideragarria eta sekula ez dela izango. Salagarria deritzogu, murrizketak gure mugikortasunerako horren beharrezkoak ditugun garraio publiko kolektiboan egiten ari diren erakunde berberak, garraioaren arazoa konponduko ez duen proiektu honetan tematuak egoteak. Lau urte barru langileok, ezta ikasle zein herritarrok erabiliko ez dugun tren hau martxan jartzen bada ere, gelditu beharra izango da, bere mantentze lanek, orduan ere, diru publiko piloa xahutuko dutelako, eta gure zergetatik irtetzen den diru hori, kalitatezko zerbitzu publikoak garatzeko guztiz beharrezkoa izango zaigu, beraz, ez gaitzatela ez gu, ezta etorkizuneko belaunaldiak putzu ilun honetara hipotekatu.