2024-11-25
HomeZerbitzu PublikoakOsasungintzaOsakidetzak osasun pribatua bultzatzen du gripearen aurrean

Osakidetzak osasun pribatua bultzatzen du gripearen aurrean

Gripe kasuen gorakadari aurre egiteko eta, ahal den neurrian, ospitaleetako urgentzietan pilatzen diren gaixoak atenditzeko, Osakidetzak 15 ohe kontzertatu ditu San Juan de Dios ospitale pribatuarekin. Kezkagarriena da hau gertatu dela Gorlizeko ospitalean 30 oheko solairu oso bat itxita egon denean 10 urtez eta inguruko San Eloy eta Santa Marina ospitale publikoetan ere ohe libreak zeuden bitartean. Beraz, errekurtso publikoak erabili baino lehen, osasun pribatuen esku jarri egin dira.

Urgentzietan pazienteen pilaketa eguneroko ogi bihurtu da ospitaleetan. Azalpena zera da: kudeaketa kaskarra, kontratazio falta eta gero eta ohe gehiago itxita ospitale publikoetan. Zein helbururekin ez dira erabiltzen ohe hauek eta ospitale pribatuetakoak kontratatzen diren?

Hala ere, kasu honetan San Juan de Dios ospitale pribatuko oheak ez direnez nahikoak izan, Osakidetzak Gorlizeko 30 oheko solairua ireki behar izan du, azken momentuan, presaka eta korrika, baldintza minimorik gabe: 10 urtetan trasteleku bezala erabilia izan den lekua, bat-batean garbitu, hornitu eta pazienteekin bete. Erabateko deskontrola.

Beraz, Osakidetzari diru publikoa osasun sistema publikoan inberti dezala exijitzen diogu. Osasun pribatua garestiago eta txarragoa da. PNV-k badaki, baina arlo honetan ere negozioa lehenesten dute.
 

 

  

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAEko gobernu berriaren aurrekontuak langileon parte hartzerik gabe zehaztu dira

Sakoneko eztabaidari heltzeko borondatearekin batera proposamen zehatzak egiteko prest dagoela azaldu du LABek, langileen aldeko politikak egiteko garaia dela azpimarratuz.

Greba egunak deitu ditugu abenduaren 5ean eta 7an Arabako ostalaritzan, hitzarmen duinaren alde

Arabako ostalaritzako langileek lau urte daramatzate hitzarmenik gabe. Lau urte lanaldia murriztu gabe, lau urte soldata-igoerarik gabe eta, beraz, erosteko ahalmena galduta. Lau urte kontziliazio-neurri berririk gabe, baimen berririk gabe.

Jakinarazi dugu 2024an Nafarroako 5 langile gehiago hil direla, eta Nafarroako Gobernuari exijitu diogu nafar langileen heriotza etengabeari amaiera emanen dioten neurriak hartzeko

Gaur egin duen agerraldian LAB sindikatuak jakinarazi du 2024an zenbatuta zeudenak baino 5 langile gehiago hil direla. Hala, aurten, azken urteetako tasa guztiak apurtu ditu Nafarroak, 2024 honetan dagoeneko 26 lan heriotza izan baitira. Egoera larri horren aurrean, LABek uste du Elkarrizketa Sozialaren Kontseiluak barnebiltzen dituen CEN patronaleko enpresarien, eta UGT eta CCOO sindikatuen interes korporatiboak ezin direla jarri langileon osasunaren eta bizitzaren gainetik eta, ondorioz, Gobernuari exijitu dio Nafarroako Lan Osasuneko Kontseilua aktibatzea, bertan egoera zuzentzeko beharrezkoak diren neurriak har daitezen.