2024-07-22
HomeEkintza PolitikoaJeronimo Prieto (LAB) da Baionako lan auzitegiko lehendakari berria

Jeronimo Prieto (LAB) da Baionako lan auzitegiko lehendakari berria

.- Urtarrilaren 9an hartu zuen LAB sindikatuko ordezkariak, Jeronimo Prietok, Baionako lan auzitegiaren kargu gorena. Gaur egun lan auzitegian langilegoa eta enpresaburuak ordezkatzen dituztenek 2017a arte beteko dute kargua baina joan den azaroan bozkatu zen lege baten ondorioz (irakurri HITZAk egin zuen erreportaia) ordezkariak ez dira gehiago hauteskundeetan izendatuak izanen. Jitekoa den erreforma berri batek gainera, hain berezia den lan auzitegiaren ibilmoldea bera aldatu lezake.

Mediabask kazetari erran dionaz, Jeronimo Prietok uste du LAB sindikatua lehendakaritzara iritsi izanak erakusten duela “normalizazio zerbait badela lehendakaritzara iristeko kudeaketan”. Haatik, 2017an gauzatuko den aldaketarekin, eta deliberatu bezala hauteskunde sindikaletako emaitzak badira kontuan hartzen, ikusi beharko da zein eremu administratibo hartuko den kontuan; departamenduko emaitzen arabera egiten bada, Prietok argi du bere sindikatua “lan auzitegitik desagertu daitekeela”.
 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABeko kideak Mugak Zabaltzen karabanan

Balkanetara eginiko Mugak Zabaltzen karabanan parte hartu dute aurten ere sindikatuko hainbat afiliatuk. Ekimen horren helburua da salatzea Europa insolidario honek armak saltzen dituela eta bere mugak militarizatzen dituela.

Esparru propioa sendotu dute kurtso honetan LABek sustatutako ia 200 borroka sindikalek

Gorantz egin dute enpresetako gatazkek eta irekitako 10 borrokatik 4 itxita daude, eduki anitzagoekin.

Langileen aldeko politikak bultzatzeko eta zerbitzu publikoak hobetzeko eskatu diogu Pradales Lehendakariari

Osakidetzan langileen gehiengorik gabe herri itunik ez dela posible izango ohartarazi diogu.