2024-11-22
HomeEkintza SindikalaGrebara deitu dugu Arabako zementuen eratorrietako sektorean, patronalak ez dielako aldarrikapenei erantzunik...

Grebara deitu dugu Arabako zementuen eratorrietako sektorean, patronalak ez dielako aldarrikapenei erantzunik eman nahi

Arabako Zementuen Eratorrietako sektore hitzarmena betidanik Eraikuntzakoarekin lerrokatuta egon da, eta, horregatik, mahai negoziatzailean sindikatuok bien arteko konbergentzia egotea proposatu dugu hitzarmenaren iraunaldiaren bitartean.

Horrela, patronalak hitzarmen honen negoziazioa atzeratzen ibili da Eraikuntzakoa itxita izan arte. Eta behin lortuta, ez du gaia jorratu nahi. Hala, sektorearekiko errespetu falta itzela suposatzen du.

SEAk igoera makalak eskaintzen ditu, zeintzuk ez duten gaur egungo KPI-aren zifra kontua hartzen eta ez ditu horrekiko berrikuspen klausularik onartzen. Honek, sektoreko langileen eros ahalmenaren gutxitzea dakar halabeharrez. Gainera, kontuan izanda lanak duen izaera fisikoa, bajen osagarriak hobetzera ukatzen dira ere, langileen gaitasun ekonomikoak are gehiago murriztuz.

Horregatik, LAB-ek, mahaiko gainontzeko sindikatuekin batera, greba eguna deitu dugu gaurko eta biharko, abenduaren 16 eta 17rako, badirelako bilera asko eta asko patronalak ez duela ezer eskaini.

LAB-ek ez du sinatuko sektorearen pobretzean sakonduko duen eta horrelako sektore bateko kontingentziak hobetuko ez duen hitzarmenik.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAEko gobernu berriaren aurrekontuak langileon parte hartzerik gabe zehaztu dira

Sakoneko eztabaidari heltzeko borondatearekin batera proposamen zehatzak egiteko prest dagoela azaldu du LABek, langileen aldeko politikak egiteko garaia dela azpimarratuz.

Greba egunak deitu ditugu abenduaren 5ean eta 7an Arabako ostalaritzan, hitzarmen duinaren alde

Arabako ostalaritzako langileek lau urte daramatzate hitzarmenik gabe. Lau urte lanaldia murriztu gabe, lau urte soldata-igoerarik gabe eta, beraz, erosteko ahalmena galduta. Lau urte kontziliazio-neurri berririk gabe, baimen berririk gabe.

Jakinarazi dugu 2024an Nafarroako 5 langile gehiago hil direla, eta Nafarroako Gobernuari exijitu diogu nafar langileen heriotza etengabeari amaiera emanen dioten neurriak hartzeko

Gaur egin duen agerraldian LAB sindikatuak jakinarazi du 2024an zenbatuta zeudenak baino 5 langile gehiago hil direla. Hala, aurten, azken urteetako tasa guztiak apurtu ditu Nafarroak, 2024 honetan dagoeneko 26 lan heriotza izan baitira. Egoera larri horren aurrean, LABek uste du Elkarrizketa Sozialaren Kontseiluak barnebiltzen dituen CEN patronaleko enpresarien, eta UGT eta CCOO sindikatuen interes korporatiboak ezin direla jarri langileon osasunaren eta bizitzaren gainetik eta, ondorioz, Gobernuari exijitu dio Nafarroako Lan Osasuneko Kontseilua aktibatzea, bertan egoera zuzentzeko beharrezkoak diren neurriak har daitezen.