2024-11-25
HomeIndustriaMetalgintzaAdegik lan erreforma aplikatu nahi du

Adegik lan erreforma aplikatu nahi du

Deba Behea eskualdean, milaka langileri babesa ematen dion hitzarmen sektoriala, metaleko hitzarmena, alegia, berritu gabe dago 2011 urtetik. Beste hainbat sektoretan ere, hitzarmenak berritu gabe daude. Egoera salatzeko LABek elkarretaratzea egin zuen atzo.

Berritu gabe daude, ADEGI Gipuzkoako patronalak, espainiako lan erreforma aplikatu nahi duelako eta herrialdeko hitzarmenak desagertarazi nahi dituelako.

Azkenengo 3 urteotan herrialdeko hitzarmenen eta enpresa mailako hitzarmenen aldeko dinamiketan murgilduta egon da LAB sindikatua, lantokietan eta kalean.

ADEGI eta bere zuzendaritzako kideak Gipuzkoako langileon eskubideekin jolasean ari dira eta Euskal Herrian inolako zilegitasunik ez duen lan erreforma aplikatu nahi dute.

Honek guztiak, langileon lanpostuak suntsitu eta lan baldintzak prekarizatzeaz ezezik, eskualdeko ehun ekonomikoan eragin nabarmena du eta hirugarren sektoreari ere bete betean eragiten dio (komertzioak etab.) Eta diogun hau edozein dendarik baieztatu dezake.

ADEGIk eskubideak murriztu, soldatak izoztu edota soldatak jeisten baditu, langileek eros ahalmena galtzen dute. Jendarteak eros ahalmena galtzen badu, kontsumoa jeisten da. Kontsumoa jeisten bada hainbat negozio itxi egin behar izaten dira…eta abar. Azken urteotan gertatzen ari dena, diogunaren erakusgarri nabarmena da.

Langileon eskubideekin jolasean ari dira. Lanpostua galtzen badugu eta hipoteka ordaindu ezin badugu etxetik kaleratzen gaituzte. Gure eskubideekin jolasten baldin badute eta horren aurka kexatu nahi baldin badugu, protesta hori egitea debekatzen digute (nahiz eta era baketsuan izan), injustizia egoera batean erantzunkizun zuzena duen pertsona horren balizko eskubide urraketa bat argudiatuz.

Ba ez gaude isilik egoteko prest! LAB sindikatuko kideok lantokietan zein kalean, hitzarmen kolektiboen eta langileon eskubideen aldeko borrokan jarraituko dugu, eta nahi ez baldin badute ere, entzun egin beharko gaituzte.

ADEGI LAPURRAK! HITZARMENAK ORAIN!

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Lantokietako indarkeria matxistari aurre egiteko politika eraginkorrak exijitu ditugu

Horretarako, eskari bana erregistratu dugu EAEko zein Nafarroako lan ikuskaritzetan eta mobilizazioak ere egin ditugu Gasteizen eta Iruñean.

Munduko Federazio Sindikaleko Gazteen 4. Kongresuan parte hartu dugu

LAB sindikatuak Munduko Federazio Sindikalaren (MFS) Langile Gazteen 4. Kongresuan parte hartu du, azaroaren 22tik 23ra, Marseillan. "Gazte langile antolatuak eta militanteak, lan eta bizitza duin baten alde" lelopean, Kongresuak kontinente guztietako 29 herrialdetatik etorritako 45 sindikatutako ordezkariak bildu ditu.

EAEko gobernu berriaren aurrekontuak langileon parte hartzerik gabe zehaztu dira

Sakoneko eztabaidari heltzeko borondatearekin batera proposamen zehatzak egiteko prest dagoela azaldu du LABek, langileen aldeko politikak egiteko garaia dela azpimarratuz.