Eratu da kolektibitateetako hitzarmen estatalaren negoziazio mahaia Madrilen eta LABetik argi utzi dugu gure negoziazio esparrua ez dela Madrilen, Euskal Herrian baizik.
LABek, ELArekin batera, dokumentu bat aurkeztu diegu patronalari eta gainerako sindikatuei (CCOO eta UGT) jakinarazteko laster negoziazio mahai bat irekiko dugula EAE mailako kolektibitateetako hitzarmenerako.
Estatuko hitzarmenek dakarten gauza bakarra prekaritatea, prekaritatea eta prekaritatea da. Kolektibitateetako langileen baldintzak hemen negoziatzen dira, Euskal Herrian. Sektoreko hitzarmen propioa merezi dugu.