2025-04-11
HomeUncategorizedKutxabankeko langileek LABi emandako babesak pribatizazioaren bidea okerra dela erakutsi dute

Kutxabankeko langileek LABi emandako babesak pribatizazioaren bidea okerra dela erakutsi dute

LABetik oso modu positiboan baloratzen ditugu Kutxabankeko hauteskunde sindikalen emaitzak. Nabarmentzekoa da Euskal Kutxen estrategia pribatizatzaile eta likidatzaileak defendatu dituzten eta lan-baldintzak okertu eta enplegua suntsitzen duten erabaki enpresarialak laguntzera mugatu diren aukera sindikalak hondoratu izana.

96 ordezkari aukeratzen ziren arren (2010ean 111 aukeratu ziren) datuak argiak dira:

– LABek bere ordezkaritza handitu du, 18 ordezkaritik 20ra.
– ELAk bere ordezkaritzari eutsi dio, 31rekin.
– CCOOk behera egin du, 28 ordezkaritik 21era.
– Pixkanakak behera egin du, 29 ordezkaritik 18ra.

Honetaz gain, LABek Nafarroako delegatua lortu du. Honekin, 21 ordezkari lortu ditu LABek Hego Euskal Herrian. Iparraldeko bi ordezkariak ere LABenak izanik, 23 delegatu ditu guztira sindikatuak Euskal Herrian.

EAEko botoen portzentaiari dagokionez, LAB %16,82tik %21,58ra pasatu da.

Nabarmentzekoa da Euskal Kutxen estrategia pribatizatzaile eta likidatzaileak defendatu dituzten eta lan-baldintzak okertu eta enplegua suntsitzen duten erabaki enpresarialak laguntzera mugatu diren aukera sindikalak hondoratu izana. 

Emaitza hauek gure jarrera indartzen dute, batetik, kalitatezko enplegua eta konkista sozial eta sindikalak bermatzeko Lan Harremanetarako Euskal Esparruaren exijentzian, bestetik, Kutxabanken pribatizazioa bururaino eraman dadin eta akzioak kapital pribatu eta espekulatzaileari saltzea eragozteko determinazioan.

Euren bozkarekin gure hautagaitzak babestu dituzten 500etik gora langileei eskerrak ematea baino ez zaigu geratzen, datozen urteotan orain arte bezala borrokan jarraituko dugunaren konfidantzan.

MOBILIZAZIOA BILBON

“Euskal Herrian finantza sistema publikoa, Kutxak-Kutxabank pribatizaziorik ez” plataformak lanean darrai Kutxabank eta gainontzeko kutxen pribatizazioaren kontra eta Euskal Herriarentzako sistema finantziario propio baten alde. Guzti hau aldarrikatzeko atzo Bilboko Kutxabank-en egoitzaren aurrean mobilizatu ginen

 

 

 


AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

“Nazioa gara. Euskal langileak gara”, Aberri Eguneko adierazpena

Jarraian irakur dezakezue LAB sindikatuaren 2025eko Aberri Egunerako adierazpena:

UDALHITZ mahaia eratzea lortu da, negoziazioari ekiteko berme nahiko lortuta

15 urteren buruan, langileekiko arduraz eta begirunez joka dezala eskatzen dio LABek EUDELi. Izan ere, bada sasoia Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako udal erakundeetan ezinbesteko erreferentzia den UDALHITZ marko arautzailea berritzeko.

Segurtasun juridikoa emango duen lege-babes berria eskatzen du LABek euskararentzat

LABek irmoki salatzen du Udal Legea garatzen duen dekretuaren aurka Espainiako Auzitegi Gorenak hartutako erabakia. EAEko Auzitegi Nagusiaren eta Auzitegi Gorenaren aurkako ebazpenen kateaketak...