Orduñako Bainuetxeko langile, euren ordezkari sindikal eta LABek Montenegro taldeak, Ana Montenegro buru duelarik, egindako gestio okerrak ekarri duen egoera salatu nahi du. Abenduaren 9an eman zaio hasiera plantilla osoarentzako errezesio expedientea eztabaidatzeko epeari.
Administrazio konkurtsala ere kritikatu behar dugu, pertsonatuta egon arren alde batera utzi gaituzte. Felix Mercadorekin, aldi bakarrean egon gara, administratzaile konkurtsal gisara aurkezteko, baina momentu bakar batean ere ez zaizkigu dokumentuak eman eta ez zaigu azaldu nola izango ziren negoziaketak inbertitzaile posible batekin. Negoziazio hauek akordio batean amaitzekotan egon dira eta bertan behera geratu dira “azken momentuan” gizarte segurantzarekin duten 170.00 euroko zorra eta asteroko 10.000euro penalizazio eta interesak agerian geratu direnean.
Bizkaian Junajo Navarro zuzendari ordeak ordezkatzen duen Gizarte Segurantzako Diruzaintzaren jarrera ere gogorki salatu nahi dugu zorra, interesak eta penalizazioen ordainketan tinko mantentzen baita nahiz eta honek Orduñako Bainuetxea aurrera ateratzeko akordio batera iristeko posiblitateak pikutara bota, eta ondorioz Orduña bezala langabeziak eta desindustrializazioak zigortutako herri bateko lan postuak mantentzeko aukera guztiak zapuzten baititu.
Azkenik, Orduñako Bainuetxearen geroaren negoziazion parte hartzen duten alde guztiei akordio batera iristeko ahalegin guztiak egin ditzatela eskatzen dugu gure lanpostuak matendu eta ez dezatela utz Bainuetxearen itxierak aurrera jarrai dezan, honek gure lan kontratuen amaitzzea ekarriko baitu.