2024-11-22
HomeEkintza SozialaEskubide Sozialen KartaEskubide Sozialen Kartaren aurkezpena Iruñean eta Kalejira Bilbon

Eskubide Sozialen Kartaren aurkezpena Iruñean eta Kalejira Bilbon

Azaroaren 21ean, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren aurkezpena egin zen Nafarroan, Iruñeako Katakraken. Bilbo berriz, eskubideak bermatu asmoz politika publikoak aldatzeko kalejira burutu zen Bilbon.


Ahotsa.info

Azaroaren 21ean, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren aurkezpena egin zen Nafarroan, Iruñeako Katakraken. Bilbo berriz, eskubideak bermatu asmoz politika publikoak aldatzeko kalejira burutu zen Bilbon..

IRUÑEAKO AURKEZPENA
Hamarnaka pertsona elkartu ziren, norbanakoak zein eragile sozial eta sindikatuetako ordezkariak. Bazterketa soziala, gazteak, helduak, osasungintza, ekologia, hezkuntza eta euskara arloetako kideak egon ziren bertan ordezkatuta. 

Azalpena, kafea eta bizkotxoen ondoren eztabaida zabaldu zen. Bertan aipatu zen elkar babestu eta sinergiak sortzearen beharra eta eredu ekonomiko eta sozial berriari begira aldaketarako estrategiak zehaztearena.

Bertaratutakoek oso modu positiboan baloratu zuten orain arteko ibilbidea.

Eskubideak bermatu asmoz politika publikoak aldatzeko kalejira Bilbon

Eragile sozial eta sindikatuek kalejira egin dute Bilbon, Arriagatik Udaletxera, politika publikoen aldaketa eskatzeko. Aurrekontuak zeuden gaur eztabaidagai Bilboko Udalaren plenoan.

Hauxe da egin dute irakurketa:

KARTA SOZIALEKO ESKUBIDEAK BERMATZEKO POLITIKA PUBLIKOAK ALDATU

«Krisi sistemiko eta globalaren aurrean aurkitzen gara, momentu berean esparru askori eragiten diena, gero eta zabalagoak diren sektore sozialei gero eta gogorrago kolpatzen diena. Gero eta pertsona gehiagori ukatzen saio bere oinarrizko beharrizanak asetzea. Euskal herritarrok eta bilbotarrok lehen eskutik ezagutzen dugun egoera.

Askotan, esparru ezberdinetan, jendartezak argi adierazi du administrazio ezberdinen neurri eta politiken kontrako jarrera, beste era batera jardun daitekeela konbentzituta.

Horregatik, hainbat eragile sozial eta sindikalek, egoera errotik mozteko iniziatiba hartu genuen. Euskal Herriko Mugimendu Sozial eta Sindikalen asanblada osatu genuen eta ekimen bateratzailea adosteko erantzukizuna hartu genuen. Sentsibilitate eta jarduera-esparru anitzak bateratzeko, egungo alarma sozialeko egoerari erantzuteko estrategia adostu eta sendotzeko.

Zenbait hilabeteko lan, eztabaida eta kontrasteen ondoren, zeinetan ehundaka pertsona, talde sozial eta euskal gehiengo sindikalak parte hartu baituten, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta adostu zen. Bere helburua oinarrizko eskubide ekonomiko eta sozialak bermatzea da, euskal gizartea osatzen dugun pertsonok bizi-baldintza duinak izan ditzagun eta gure erabaki propioak haru ditzagun.

Sistema bidegabe honek inposatzen digun errealitatea politika antisozialetan oinarritzen da. Herritarren gehiengoaren pobretze orokortua lortzen dute eta gutxiengo bat aberastea.

Abiapuntu moduan salatu behar dugu zergetatik biltzen ez duguna gehien dutenei ez kobratzeagatik. Beste behin ere politika fiskal honen onuradunak enpresa handiak dira, eraikuntza eta higiezinenak batez ere.

Bien bitartean, Bilbon, 33.000 langabetu dago, hauetatik 22.000k ez dute honengatiko prestaziorik jasotzen, gero eta gehiago dira prestazio sozialak jasotzen dituztenak, 28.000tik gora, eta milaka familiak jotzen dute kolapsatuta dagoen elikagaien bankura. Pobrezia mailek azken 25 urteotako mailarik altuena hartu dute. Emakumeek gogorrago jasaten dute pobretze dinamika hau.

Prekarietatea, pobrezia, zaurgarritasuna, ziurgabetasuna, eskubide murrizketa, aldibaterakotasuna, behartutako migrazioak… zanpaketan oinarritutako sistema ekonomiko bidegabearen oinarrizko osagarriak dira, desberdintasunek gora egiten duten sistema sozialarenak.

Bilboko Eskubide Sozialen Kartaren Asanblada osatzen dugunok, Kartan adostu diren oinarrizko eskubideak errespetatuak izatea nahi dugu:

– Ekonomia pertsonen zerbitzura eta ez merkatuarenera.

– Naturaren eskubideak errespeta dezatela.

– Biolentzia sexista eragoz dezatela.

– Babes soziala berma dezatela.

– Kalitatezko enplegu duina susta dezatela.

– Osasunerako eskubidea ziurta dezatela.

– Hezkuntzarako eskubidea.

– Etxebizitza-eskubidea.

– Bertoko kultura indar dezatela.

– Euskaraz bizi ahal izatea berma dezatela.

Bilboko herritarrei dei egiten diegu mobilizatzen eta antolatzen jarrai dezatela gure eskubideak errespetatuak izatea lor dezagun. Gure ustez, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta horretarako tresna ezinhobea da.»

 

  

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAEko gobernu berriaren aurrekontuak langileon parte hartzerik gabe zehaztu dira

Sakoneko eztabaidari heltzeko borondatearekin batera proposamen zehatzak egiteko prest dagoela azaldu du LABek, langileen aldeko politikak egiteko garaia dela azpimarratuz.

Greba egunak deitu ditugu abenduaren 5ean eta 7an Arabako ostalaritzan, hitzarmen duinaren alde

Arabako ostalaritzako langileek lau urte daramatzate hitzarmenik gabe. Lau urte lanaldia murriztu gabe, lau urte soldata-igoerarik gabe eta, beraz, erosteko ahalmena galduta. Lau urte kontziliazio-neurri berririk gabe, baimen berririk gabe.

Jakinarazi dugu 2024an Nafarroako 5 langile gehiago hil direla, eta Nafarroako Gobernuari exijitu diogu nafar langileen heriotza etengabeari amaiera emanen dioten neurriak hartzeko

Gaur egin duen agerraldian LAB sindikatuak jakinarazi du 2024an zenbatuta zeudenak baino 5 langile gehiago hil direla. Hala, aurten, azken urteetako tasa guztiak apurtu ditu Nafarroak, 2024 honetan dagoeneko 26 lan heriotza izan baitira. Egoera larri horren aurrean, LABek uste du Elkarrizketa Sozialaren Kontseiluak barnebiltzen dituen CEN patronaleko enpresarien, eta UGT eta CCOO sindikatuen interes korporatiboak ezin direla jarri langileon osasunaren eta bizitzaren gainetik eta, ondorioz, Gobernuari exijitu dio Nafarroako Lan Osasuneko Kontseilua aktibatzea, bertan egoera zuzentzeko beharrezkoak diren neurriak har daitezen.