Etxeko langileekin batzarra izan genuen larunbatean, Greba Orokorra hizpide. Haien aldarrikapenak kalera ateratzea ezinbestekotzat jotzen dugu, baita emakume langile hauen aitortza eta lan baldintzen hobekuntza eta erregularizazioa exigitzea ere. Zentzu honetan, LAB aspalditik ari da etxeko langileentzat hitzarmen bat aldarrikatzen.
Egun ezinbestekoa dugu, klase zapalkuntzari aurre egiteko, etxeko langileak lehen lerroan egotea. Zaintza eta etxeko langileak antolatuak daude, espazio publikoa, politikoa eta eztabaida guneak hartzen ari dira, mugimendu feministaren agendan kokatzen ari dira. Bada, LAB sindikatutik gure babes eta aitortza osoa dute. Saretzean datza iraultza.