2024-07-03
HomeEkintza PolitikoaPreso, iheslari eta deportatuen etxeratzearen alde mobilizatzen jarraitu behar dugu

Preso, iheslari eta deportatuen etxeratzearen alde mobilizatzen jarraitu behar dugu

Aieteko Konferentziatik 10 urtera egindako aurrerapenak txalotu eta egiteko daudenak gogoratuz, preso, iheslari eta deportatuen etxeratzearen alde mobilizatzera deitzen du LABek.

Sarek manifestazioa deitu du urriaren 23rako Donostian. ā€œIbilian ibilian, etxerako bideanā€ lemarekin, mobilizazioa 17:00etan abiatuko da Antiguoko tuneletatik. LABek bat egiten du mobilizazio honekin eta bertan parte hartzeko deia egiten die langileei, herri aktibazioa eta kalera ateratzea garrantzitsua baita indarrean dagoen salbuespenezko kartzela politikarekin amaitzeko. Igor Arroyo idazkari nagusi ondokoa buru izango duen sindikatuko ordezkaritza zabalak parte hartuko du mobilizazioan.

Testuinguru oso berezian dator larunbateko manifestazioa, Aieteko Konferentziaren 10. urtemugarekin bat eginez. Garrantzia historiko handiko gertakaria, zalantzarik gabe. Aieteko konferentziak bake eta bizikidetza demokratikorako bideorria ezarri eta handik egun gutxira ETAk bere ekinbidearen amaiera iragarri zuen.

Nazioartekobestegatazkapolitiko-armatubatzurekinalderatuta,ezhoikoezaugarriakizandituEuskalHerrikoak. Ez zen bide erraza izan. Estatu espainiarrean, PPk Gobernua berreskuratuta, ez zen inolako borondate politikorik gatazkaren amaierarako bide adostu eta partekatua egiteko. Ezker Independentismoak alde bakarrez aurrera egin zuen, ausardiaz.

Aietera itzuliz, 10. urtemugaren karietara EH Bildu eta Sortutik adierazpen garrantzitsua egin zen joan den astelehenean. Berriro ezker independentismoaren eremutik Aietek markatutako bide orrian aurrera egiteko borondate eta konpromiso irmoa agerian geratzen dira.

Urte hauetan guztietan asko aurreratu da, baina asko dugu egiteko oraindik; eragile politiko sindikal eta sozial guztioi dagokiogu bake eta bizikidetzan aurrera egiteko konpromisoa geureganatzea; horrela egin du LABek, besteak beste, Foro Sozialaren ekinbideekin estuki engaiatuz eta gure ekarpenak eginez.

Urratsak ematen jarraitzeko beharra ikusten dugu, garaia da biktimen kategorizazioaren amaitu eta biktima guztien aitortza eta erreparazioa sustatzeko; premiazkoa da gatazka politikoari irtenbide demokratikoa ematea, tortura kasuak eta giza eskubide urraketak argitu, aitortu eta erreparatzea; urgentziazkoa da preso, iheslari eta deportatuak etxerako bidean jartzea.

Gai honen inguruan, salbuespen neurriak alde batera uzteko beharra aldarrikatzen dugu, eremu sindikal zabalak ā€“ gaur bertan Bilbon egingo dugu elkarretaratze sindikala horren adibide- eta gehiengo sozial eta politiko zabalak eskatu izan dugun moduan. Aurrera egin dugu azken hilabeteetan, ukaezina da presoen gerturatzeek ekarri dituzten aurrera urratsak, baina salbuespen legeriak eta eskubideen urraketak indarrean jarraitzen dute oraindik. Horrela, presoen afera konpontzeko helburuarekin, aktibazio soziala hauspotu eta ezberdinen arteko akordio zabalak sustatzen jarraitzeko konpromisoan berresten da LAB. Orain inoiz baino gehiago kalera ateratzeko garaia dugulako, bihar Donostiako manifestazioan izango gara.

AZKEN ALBISTEAK | ƚLTIMAS NOTICIAS

Microliquideko Enplegu Erregulazio Espedientea erretiratzea eskatu diogu zuzendaritzari, %97ko jarraipena izan duen bigarren greba egunean

Arrasateko Microliquid enpresako langileek bigarren greba eguna izan dute gaur, enpresak mahai gainean jarritako eta langileen herenari eragiten dion Enplegu Erregulazio Espedientearen (EEE) aurrean. Grebaren jarraipena %97koa izan da. Gainera, gaur egin da kontsulta aldiaren lehen bilera.

Cementos Rezolako langileen aldarrikapenak ozen entzun dira AƱorgan

Goizean goizetik lantokiaren aurrean kontzentratuta egon ostean, gaur enpresarekin eginiko bileraren kanpoaldean elkarretaratzea egin dutu eta eguerdian, ostera, manifestazioa. Hori guztia enpresak aldebakarrez ezarritako Enplegu Erregulazio Espedientearen aurka eta lanpostuen defentsan. Bihar, asteazkena, berriro ere kalera aterako dira langileak ordu berdinean, 13:00etan.

IruƱeko Adacen Fundazioan akordioa #LortuDugu hainbat lan-hobekuntzarekin

Adacen Fundazioa IruƱeko AzpilagaƱan dagoen adineko pertsonentzako eguneko zentroa da. Lan zentro txikia da, 9 profesionalek egiten dute lan bertan, kalte neurologikoak dituzten adinekoei arreta ematen.