2024-07-03
HomeLAB SindikatuaEstaturik gabeko nazioetako klase sindikatuek jokatu beharreko paperaz hitz egin dugu Intersindical...

Estaturik gabeko nazioetako klase sindikatuek jokatu beharreko paperaz hitz egin dugu Intersindical Catalunya-ko ordezkariekin

LAB sindikatua Intersindical Catalunya-ko ordezkaritza batekin elkartu da Bilbon. Kataluniako sindikatua ordezkatzen idazkari nagusia den Sergi PerellĆ³ eta Barne Koordinaziorako idazkaria den NĆŗria Ferrandis-ek ordezkatu dute, eta LAB-en aldetik idazkari nagusi GarbiƱe Aranburu, Antolakuntza idazkari Izaskun Garcia, Ekintza Sindikaleko idazkari Xabier Ugartemendia eta Nazioarteko harremanetarako idazkari Koldo Saenz egon dira.

Bilera bi sindikatuen elkarlanean sakontzeko eta fase kapitalista berrian estaturik gabeko nazioetako klase sindikatuek jokatu beharreko paperaren inguruan hausnartzeko baliatu dugu. Hortaz gain, prekaritatea gero eta gehiago zabaltzen ari den garai honetan, langile klasearen lan eta bizi baldintzak hobetzeko behar dugun sindikalgintza ereduaren inguruan ere sakondu dugu.

AZKEN ALBISTEAK | ƚLTIMAS NOTICIAS

Microliquideko Enplegu Erregulazio Espedientea erretiratzea eskatu diogu zuzendaritzari, %97ko jarraipena izan duen bigarren greba egunean

Arrasateko Microliquid enpresako langileek bigarren greba eguna izan dute gaur, enpresak mahai gainean jarritako eta langileen herenari eragiten dion Enplegu Erregulazio Espedientearen (EEE) aurrean. Grebaren jarraipena %97koa izan da. Gainera, gaur egin da kontsulta aldiaren lehen bilera.

Cementos Rezolako langileen aldarrikapenak ozen entzun dira AƱorgan

Goizean goizetik lantokiaren aurrean kontzentratuta egon ostean, gaur enpresarekin eginiko bileraren kanpoaldean elkarretaratzea egin dutu eta eguerdian, ostera, manifestazioa. Hori guztia enpresak aldebakarrez ezarritako Enplegu Erregulazio Espedientearen aurka eta lanpostuen defentsan. Bihar, asteazkena, berriro ere kalera aterako dira langileak ordu berdinean, 13:00etan.

IruƱeko Adacen Fundazioan akordioa #LortuDugu hainbat lan-hobekuntzarekin

Adacen Fundazioa IruƱeko AzpilagaƱan dagoen adineko pertsonentzako eguneko zentroa da. Lan zentro txikia da, 9 profesionalek egiten dute lan bertan, kalte neurologikoak dituzten adinekoei arreta ematen.