2025-03-30
HomeZerbitzu PublikoakGarraioaBizkaiko Foru Aldundiak ez du Bizkaibuseko sindikatuekin elkartu nahi

Bizkaiko Foru Aldundiak ez du Bizkaibuseko sindikatuekin elkartu nahi

Bizkaibuseko sindikatuon ustez, UGT, ELA; CCOO, USO eta LAB, Bizkaiko Foru Aldundia ez da behar bezala gestionatzen ari Bizkaibus-eko gatazka. Ez da irtenbide bila ari, are okerragoa dena oztopoak jartzen ari da. Ez dugu ulertzen Bizkaiko Foru Aldundiak baldintzak jartzea bilerak egin ahal izateko. Benetan gatazka hau konpondu dezaken zerbait baldin badute mahai gainean jar dezatela exijitzen diegu.

Atzo, sindikatu guztiak Bizkaiko Foru Aldundiak deitutako bileran izan ginen. Bilera horiek aurrera eramateko Diputazioaren eskariak onartu behar genituen. Gure aldetik eskatzen dugun gauza bakarra bilera horietara konboka gaitzaten da. Diputazioaren eskariak onartu ez negituenez bilerak bertan behera geratu ziren, ez sindikatuen erruagatik baizik eta Diputazioarenagatik.

Inkongruentea deritzogu garraio sailaren eta diputazioaren aldetik bilera batera deitzea greba mugagabea bertan behera uzteko baldintzapean, batez ere aurreko bilera guztiak —bat izan ezik— mobilizazioekin batera egin zirela jakinik.

Diputazio langileak erabiltzen ari da eta erabiltzaileak bahitzen, zeren gaurko bilerara deitu bagaituzte ulertzen dugu gatazka honi irtenbidea emateko proposamen bat duelako da, hau horrela bada arduragabekeria deritzogu bilera ostiralera atzeratzea.

Diputazioaren jokamoldeak argi utzi du gatazka honi irtenbidea bilatzeko duen borondate eza.

Horregatik gaur, asteazkena, 18.30etan manifestazioa egin dugu Jesusen Bihotzetik hasi eta Diputazioak Gran Vian duen bulegoetan amaitzeko. 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Hezkuntza publikoa indartzeko baliabideetan inbertitzea ezinbestekoa da

Begoña Pedrosa Sailburuak martxoaren 28an emandako prentsa-agerraldiari LABen erantzuna.

LAB sindikatuak Kutxa Fundazioa eta Kutxagestion Zerbitzuak S.L.U.ko lehen hitzarmen kolektiboa sinatu du

Gaur, 2025eko martxoaren 28an, ia bi urte eta erdi luzatu den negoziaketa-prozesu baten ostean, LAB sindikatuak Kutxa Fundazioa eta Kutxagestion Zerbitzuak S.L.U.-ko lehen hitzarmen kolektiboa sinatu du. Hitzarmen kolektibo honi esker, fundazio osoko 63 langileren lan-baldintzak modu esanguratsuan hobetuko dira.

LABek ez du behartutako kaleratzerik onartuko Ekide enpresan

Martxoaren 27an egin zen kontsulta epeko bigarren bilera enpresako zuzendaritzaren eta langileen ordezkaritzaren artean.