2024-07-23
HomeUncategorizedLABek puntu erdia irabazi du Nafarroan urtarriletik eta bere gailur historikoa gainditu...

LABek puntu erdia irabazi du Nafarroan urtarriletik eta bere gailur historikoa gainditu du berriz ere


UGT eta CCOOek 96 ordezkari eta puntu portzentual bat galdu dute 
Aste honetan Lan Departamentuak irailaren 30 bitarteko hauteskunde sindikalen datuak argitaratu berri ditu eta orain arteko bi joerak baieztatu dira. Alde batetik, LABek hazten jarraitzen du (aurtengo urtarrilaren 1ean baino 21 ordezkari gehiago) eta horren eraginez bere gailur historikoa gainditu du berriro ere : ordezkaritza sindikalaren %13,54, urtarrilaren 1ean baino kasik puntu erdia gehiago.

Beste alde batetik, UGT eta CCOOek amildegian behera jarraitzen dute, urtarrilaren 1etik hurrenez hurren 38 eta 58 ordezkari galduz, 96 ordezkari osotara. Honen eraginez, sindikatu morroiek portzentualki puntu bat galdu dute: urtarrilean %54,04 zuten bien artean eta irailaren 30ean aldiz %53,03. Hau da, entxufe, putxerazo eta bestelakoen bidez puztutako UGT eta CCOOek aldarratzen duten "gehiengo sindikala" gero eta murritzagoa da eta, aipatutako bi joerak mantenduz gero, galtzeko arriskuan daude.

Azkenik, ELAk urtarrilaren 1ean zuen ordezkari kopuru berbera du gaur egun.

Honela bada, gero eta langile gehiago ari dira Patronal eta UPNren Gobernuarekiko UGT eta CCOOen morroitza sindikalari bizkarra ematen eta LABek ordezkatzen duen aldaketaren alde egiten.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABeko kideak Mugak Zabaltzen karabanan

Balkanetara eginiko Mugak Zabaltzen karabanan parte hartu dute aurten ere sindikatuko hainbat afiliatuk. Ekimen horren helburua da salatzea Europa insolidario honek armak saltzen dituela eta bere mugak militarizatzen dituela.

Esparru propioa sendotu dute kurtso honetan LABek sustatutako ia 200 borroka sindikalek

Gorantz egin dute enpresetako gatazkek eta irekitako 10 borrokatik 4 itxita daude, eduki anitzagoekin.

Langileen aldeko politikak bultzatzeko eta zerbitzu publikoak hobetzeko eskatu diogu Pradales Lehendakariari

Osakidetzan langileen gehiengorik gabe herri itunik ez dela posible izango ohartarazi diogu.