CAF Beasaingo enpresa Batzordeak Kutxa likidazioaren eta Kutxabanken pribatizazioaren aurrean gure erabateko gaitzespena agertu nahi dugu
Kutxabanken sorreraren ondotik, asko izan dira inbertsio-funtsei saldu zaizkien euskal enpresa estrategikoen akziok eta beldur gara oraingoan ere, behin akziodun pribatuen eskuetan egonda, Kutxabanken CAFeko akzioen %20rekin ere gauza berbera egin nahiko ote duten. Honek nola ez, kalte nabarmena egingo lieke enpresari eta euskal ekonomiari.
Kutxa banku fundazio bihurtzeko asmoarekin eta pribatizazioarekin atzera egitea eta euskal instituzioek hau horrela izan dadin behar adina neurri hartzeko exijitzen dugu. Euskal sistema finantzario publiko baten sorrerarako bidean, Kutxa-Kutxabanken izaera publikoan sakontzea ere eskatzen dugu.
Urte luzeetan milaka herritarrek gorde ditugun aurrezki eta deposituak, Gipuzkoako inbertsio produktiboaren eta pertsonen beharretarako onurarako erabili behar dira. Inondik ez betiko lau espekulatzaile eta akzionistek irabaziak handitzeko.
Beasain, 2014-10-22
CAFeko Enpresa Batzordea