2024-11-21
HomeIndustriaMetalgintzaLABek Bizkaiko metaleko hitzarmen duin baten defentsa egin du Durangon

LABek Bizkaiko metaleko hitzarmen duin baten defentsa egin du Durangon

LAB sindikatuak Durangoko kaleak zeharkatu dituen manifestazioa egin gaur Bizkaiko Metalgintzako hitzarmen duin baten defentsan eta haren alde borrokatzeak duen garrantzia aldarrikatuz.

LABeko DURANGALDEKO INDUSTRIA FEDERAZIOAREN IRAKURKETA

Hilabeetan bilerak burutu ostean, FVEM, Bizkaiko patronalak herrialdeko lan hitzarmena sinatzeko borondaterik ez duela agerian gelditu da, oso bestelakoa da bere jarrera, metaleko sektorea desarautu nahi du, enpreseei lan erreforma aplikatzeko bidea erraztu nahi die, lan eskubideak murriztu eta lan malguntasuna erraztuko duen lan hitzarmena nahi, lan malgutasunak enplegua suntistu eta lan, gizarte eta familia kontziliaketa ezinezko suertatzen delarik. Patronalak txantai hutsa egiten du, “konbenioa nahi baduzu, nire proposamenari baiezkoa eman behar diozu, lan erreforma sinatu behar duzu”. Argi ta Garbi esan beharra dago: EZ DA NEGOZIKETARIK METALEKO MAHAIEAN. Eta LABek ez dio men egingo txantai horri.

Metaleko patronalaren inposaketa jarrera hau ezin uler daiteke ELA, CCOO eta UGT sindikatuei jarrerari so egin gabe, beste aldera begiratzen dutela, herrialdeko hitzarmen baten alde borrokatu beharrean. Beste sektore batzuetan sindikatu ezberdinen arteko mobilizazioen bitartez posible denean herrialdeko hitzarmenak sinatzea, lan erreformari atea ixten dioten klausulekin, zergatik ez da metalean posible?

Ez da kasualitate hutsa metaleko konbenioa egoera honetan egotea. Gurea bezelako herri industrial batean, Durangaldea bezelako eskualde batean, non metalgintzaren sektorea ekonomiaren eta enpleguaren motorra den honetan, sektore honen lan baldintzen arauketa erabat beharrezkoa da. Metaleko sektorea izan da historikoki langileen lan baldintzetan hobekuntzak lortu dituenak. Ezin ahaztu enpresa gehienak txikiak eta ertainak direla, beldurra, prekarizazioa, desberdintasunak jaun eta jabe diren horietan, behar beharrezkoak dira gutxienekoak eta duinak izango diren lan baldintzak. Enpresa premura eraman nahi gaituzte, jakinda bertan ahulagoak garela, beti gutxienekoetatik behera negoziatzen den eremua, baina enpresa txikietan hasten da … eta handietara ere hedatzen da (ez gara konpetitiboak, oso garestiak zartetenez soldatak jeitis behar dira, lanordu gehiago lan egin beahr duzue soldata berdinaren truk esango digute berandu baino lehen).

Alta, ez da herrialdeko hitzarmena bakarrik jokoan, jokoan dena da ea negoziaketa kolektiboa izando den edo berau lan desarauketa inposatzeko erabiliko den tresna bat bilakatuko den, honek langilegoaren pobrezia eta lan baldintzen prekariozazioa ekarriko dulearik. Eta langilegoaren pobretze honen aurrean, zer egiten du Eusko Jaurlaritzak? Patronalaren, CONFEBASK, FVEM eta beraien etxe eta familietaraino krisia heldu ez den horien menpe egoeari utzi behar dio.

LABek du langilerik alde batera utziko, aspaldian lan integrala burutzen dugu sektorean proposamenak burutzen, bai enpresa alorrean, non gehiengoa dugunean erreformaren aurkako klausulak gure eskubideen galerarik gabeko akordioak lortzen ditugun, eta baita herrialdeko hitzarmenaren baitan ere, bertan langilego guztiarentzat, bai enpresa handi zein txikietan daudenentzat gutxieneko izando diren lan baldintzak lortzeko.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

BetiOn Eusko Jaurlaritzaren telelaguntza-zerbitzuaren hitzarmena sinatu dugu, gutxieneko %30,08ko soldata-igoerarekin

Ostegun honetan, azaroaren 21ean, LAB sindikatuak hitzarmen kolektiboa sinatu du EAEn telelaguntzako eta jarduera soziosanitario osagarrietako zerbitzu publikoa kudeatzen duen Ilunion sozio-sanitario-Ibermática Aldi Baterako Enpresa Elkartearentzat. Honek 80.000 herritar baino gehiago artatzen ditu.Negoziazio luzea eta gogorra izan da. Bi enpresaren eta Eusko Jaurlaritzaren aurkako negoziazioa, azken honek pribatizatzen baitu langileek ematen duten zerbitzu publikoa. Hala ere, langile nekaezin eta aktiboek egindako borrokaren ondorioz, hobekuntza oso garrantzitsuak lortu dira:Soldata-igoera • Gutxienez % 30,08ko soldata-igoera lortu da. Gainera, KPIari lotutako igoera da, eta hori bermatzeaz gain, erosteko ahalmena benetan berreskuratzea dakar. • % 30,08ko igoera hori, oinarrizko soldatari ez ezik, soldata-osagarri guztiei ere aplikatuko zaie.Lanaldi-murrizketa Urteko lanaldia 1.592 ordukoa izango da, eta orain artekoa ia hiru lanaldi osotan murriztuko da.Lizentziak, familia-kontziliazioa eta urteko lanaldia doitzeko egunak: • 12 urtetik 14ra igotzea zaintzagatiko lanaldi-murrizketa. • Ordaindutako lizentzia guztiak parekatzea ahaidetasun sozial gisa izendatutako pertsonarentzat. • Malgutasun handiagoa urteko lanaldia doitzeko egunetan. • Hitzarmen bidez erregularizatzea jaiegun arruntetan lan egiteagatiko konpentsazioa, errege-dekretuaren arabera, LABek aurretik aurkeztutako salaketaren aurrean.LABen argi dugu lortutako hobekuntza guztiak langileen zati handi batek egindako mobilizazio, greba eta batzarrei esker lortu direla. Borroka honek merezi izan du.Jakin badakigu oraindik eduki garrantzitsuak daudela lortzeko, eta LABek horiei aurre egiten hasi nahi du. Sindikatu honek argi dauka BetiOneko langileek zerbitzu publikoa ematen duela eta langile publikoak direla.Gaurtik aurrera, LAB lanean hasiko da langileekin publifikaziorako bidea eta urrats zehatzak adosteko, eta hori onuragarria izango da bai langileentzat bai zerbitzu horren erabiltzaileentzat.Amaitzeko, LABek bere onespen zintzoa adierazi nahi die lan-baldintza bidezkoagoen alde borrokatu diren pertsona guztiei. Iritzi desberdinak, beti legitimoak eta askotan beharrezkoak izan arren, egindako bidea egin gabe ez ziren hobekuntza garrantzitsu horiek lortuko.

Araudiaren erreformak atzeratu egiten du erregularizazio masiboa Atzerritarren Legea indargabetzeko beharrezko urrats gisa

Atzerritarren Legearen araudiaren erreforma onartu zuen pasa den asteartean Espainiako Gobernuak. Maiatzaren 17an sartuko da indarrean, Gizarteratze, Gizarte Segurantza eta Migrazio Ministerioak bultzatuta.

Gizarte Segurantza propioa eskatu dugu, langileen osasuna kontrol eta presioaren gainetik jartzeko

LAB sindikatuko zenbait kidek elkarretaratzea egin dute gaur goizean Iruñean, INSS Gizarte Segurantzaren Espainiako institutuaren bulegoen ondoan, kapitalak langileriari egiten dion kontrol eta presioaren gainetik osasuna eta prebentzioa jar daitezela aldarrikatzeko. LABek Gizarte Segurantza propioa eskatzen du, nafar langileen beharrak benetan erdigunean paratuko dituena.