2024-11-24
HomeEkintza SozialaPrekarietatea eta pobrezia«Nos arrastran al empobrecimiento y la precariedad. Euskal Herriak bere bidea»

«Nos arrastran al empobrecimiento y la precariedad. Euskal Herriak bere bidea»

Pobrezia Erauzteko Mundu mailako Egunean Euskal Herriko eragile sozial eta sindikatuak biltzen dituen Gune Plataformak probrezia eta prekarietatea salatzeko elkarretaratzea egin du Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen egoitzan.

Euskal Herriko eragile sozial eta sindikatuak biltzen dituen Gune Plataformaren irakurketa
POBREZIA ETA PREKARIETATERA BEHARTZEN GAITUZTE
EUSKAL HERRIAK BERE BIDEA

Gune plataforma osatzen dugun sindikatu eta erakunde sozialok joan den otsaila eta martxoan Pobreziaren eta Prekarietatearen aurkako kanpaina bat egin genuen. Orduan salatu genuenez, aplikatzen ari diren politika antisozialak herritar gehienak pobretzea eragiten dute, eta gutxiengo bat aberastea dakarte. Egoera honek okerrera egingo luke Europar Batasuna (EB) eta Ameriketako Estatu Batuak (AEB) sekretupean negoziatzen ari diren Merkataritza Libreko Hitzarmenarekin, merkatuek pertsonen eta herrien bizimodua gehiago hondatuko baitute.

Prekarietatea, pobrezia, babes gabezia, zalantza, eskubide murriztuak, aldi baterako enplegua, migrazio derrigortuak… Osagai hauek taxutzen dute esplotazioaren gainean eraikitako sistema ekonomiko bidegabe bat, eta desberdintasuna gero eta handiagoko sistema soziala. Esplotazioa eta desberdintasunaren biktima nagusia emakumea da.

Hego Euskal Herriko langabezia tasak %16a gainditzen du, hots, EBko batez besteko maila baino 6 puntu handiagoa da. Enplegurik gabe dagoen jendearen erdiak baino gehiagok ez du langabezia-prestaziorik jasotzen. Prestaziorik gabeko langabe portzentajea etengabe ari da hazten. Eusko Jaurlaritzak eta Nafarrokao Gobernuak prestazio sozialak moztu egin dituzte, zenbatekoari naiz bera jasotzeko epeari dagokionez, eta hainbat kolektibo inolako babesik gabe utzi dituzte. Pobrezia maila azken 35 urteotako handienetakoa da. Emakumeek latzago jasaten dute pobretze dinamika hori. Beraz, agerian geratzen da sistema sozial honek herritarren erdia desberdintasun handiagoa pairatzera derrigortzen duela.

Horrenbestez, Pobreziaren eta Prekarietatearen aurkako kanpainari berriz heldu behar diogu, batik bato rain, zenbaitek zalantzan jartzen baitu babes sozialeko sistema publiko, unibertsal eta duina izateko aukera bera ere. Hauek dira gure eskariak:
– Gutxieneko soldata zeharo hobetzea, ekiditeko lanean dagoen edonor pobrea izan dadin.
– Langabezia-prestazio duina, enplegurik aurkitzen ez den bitartean.
– Diru-Sarrerak Bermatzeko Errentaren (DSBE) eta Gizarteratzeko Errentaren (Oinarrizko Errentaren) zenbatekoa gehitzeal egungo LAGSEren gainetik. Horrekin batera, kide bat baino gehiagoko bizikidetza-unitateei aplikatzen zaizkien eskalak gehitzea. Egun indarrean dagoen sistemaren ordez diru-sarrerak bermatzeko sistema berri bat ezartzea, eskubide soziala izango dena. Bizimodu duina izateko eskubidea bermatu beharra dago. BDE eta Gizarteratze Errenta mantenduko direla bermatzea, baliabide ekonomikorik ez dagoen bitartean. Gizarte-Larrialdietarako laguntzak jasotzeko eskubide subjektiboa aitortzea; laguntza horiek benetako beharrizanak osatu behar dituzte.
– Prestazio sozialak jasotzeko aukera aitortzea murrizketen ondorioz baztertuta geratu diren kolektibo guztiei.
– Prestazio sozialak kudeatzerakoan aplikatzen ari diren irizpide murriztaileak alde batera uztea.
– Aurrekontuak gehitzea, ahalbidetzeko zerbitzu publiko unibertsal eta kalitatezkoak (osasungintza, hezkuntza, enplegua, arreta soziala) izango direla.
– Pertsona guztiei osasun eta osasun-arreta eskubidea, hezkuntza eskubidea eta etxebizitza duin eta egokia izateko eskubidea bermatzea. Halaber, bermatzea baliabide ekonomiko nahikorik ez duelako inor ez dela argindar, gas edo urik gabe geratuko.
– Erakundeen konpromisoa, babes sozialerako sistema oso bat ezartzea ahalbidetuko duten tresna propioak ezartzeko; sistema horri esker Euskal Herrian guztiek bizimodu duin, autónomo eta egokia garatzeko bitarteko eta baliabide nahikoak izango lituzkete.

Helburuok Hego Euskal Herriko erakundeak aplikatzen ari diren aurrekontu- eta zerga-politiken goitik beherako aldaketaren baitan leudeke.

Horregatik, dei egiten dizuegu ondorengo mobilizazioan parte hartzera, azaroaren 7an, Gasteizko Legebiltzar aurrean.

Bilbon, 2014ko urriaren 17an

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAEko gobernu berriaren aurrekontuak langileon parte hartzerik gabe zehaztu dira

Sakoneko eztabaidari heltzeko borondatearekin batera proposamen zehatzak egiteko prest dagoela azaldu du LABek, langileen aldeko politikak egiteko garaia dela azpimarratuz.

Greba egunak deitu ditugu abenduaren 5ean eta 7an Arabako ostalaritzan, hitzarmen duinaren alde

Arabako ostalaritzako langileek lau urte daramatzate hitzarmenik gabe. Lau urte lanaldia murriztu gabe, lau urte soldata-igoerarik gabe eta, beraz, erosteko ahalmena galduta. Lau urte kontziliazio-neurri berririk gabe, baimen berririk gabe.

Jakinarazi dugu 2024an Nafarroako 5 langile gehiago hil direla, eta Nafarroako Gobernuari exijitu diogu nafar langileen heriotza etengabeari amaiera emanen dioten neurriak hartzeko

Gaur egin duen agerraldian LAB sindikatuak jakinarazi du 2024an zenbatuta zeudenak baino 5 langile gehiago hil direla. Hala, aurten, azken urteetako tasa guztiak apurtu ditu Nafarroak, 2024 honetan dagoeneko 26 lan heriotza izan baitira. Egoera larri horren aurrean, LABek uste du Elkarrizketa Sozialaren Kontseiluak barnebiltzen dituen CEN patronaleko enpresarien, eta UGT eta CCOO sindikatuen interes korporatiboak ezin direla jarri langileon osasunaren eta bizitzaren gainetik eta, ondorioz, Gobernuari exijitu dio Nafarroako Lan Osasuneko Kontseilua aktibatzea, bertan egoera zuzentzeko beharrezkoak diren neurriak har daitezen.