Atzo, Bizkaibuseko langileak ordezkatzen dituzten sindikatuak Bizkaiko Aldundiko arduradunekin bildu ziren Aldundiak duela urte bete sinatu zuena irudikatuko duen akordio bat bilatzeko, akordio hartan Bizkaibusen enplegua mantentzea jasotzen zen. Bizkaibus-eko zerbitzuan egin daitezkeen hobekuntzak aztertzeko kompromezuarekin Aldundiak beste bilera batera deituko ditu. Bien bitartean eta ezer aldatu ezean 24 orduko lanuzteekin jarraituko dutela iragarri dute sindikatuek.
• LABen ustez gaurko bilerak balio izan du Aldundiari argi uzteko ez zaiola utziko enplegua suntsitzen
LABek positiboki baloratzen du gaur egin den bilera. Nahiz eta Aldundia bitartekari mozorroarekin etorri den, honek ulertu du bere rola ez dela hori, berak baitu enplegua ez suntsitzeko eta zerbitzua ez okertzea ahalmena.
Hasiera batean Aldundiaren asmoa, publikoki hala saldu zuen, enpresarekin bitartekari lanak egitea zen soilik. Atsedenaldi baten ostean sindikatuok argi utzi diogu grebak bertan behera geratuko direla soilik, enpresak lan baldintzak eta hitzarmenak errespetatzeaz gain, konpromiso erreal bat baldin badago enplegua ez suntsitzeko eta Aldundiak duela urte bete sinatu zuena irudikatuko duen akordio bat bilatzeko, akordio hartan Bizkaibusen enplegua mantentzea jasotzen zen, hau da lan postuen mantentzea.
Aldundiak sindikatuoi helarazi digunez gure plantemendua ulertzen du eta aztertuko du zer hobekuntza egin daitezkeen Bizkaibus-eko zerbitzuan. Datorren bilera batean azalduko digu noraino joateko prest dagoen zerbitzuak okerrera egin ez dezan eta enplegua suntsitu ez dadin.
LABek argi du grebekin aurrera jarraituko duela enpresek baldintzak eta hitzarmena errespetatuko dituztenaren sinadura egon arte eta Aldundiaren partetik enplegua ez suntsitzeko, eta ondorioz Bizkaibus-eko zerbitzua hobetzeko, konpromiso erreal bat ez dagoen bitartean.
LABek dei egiten die bizkaiko herritar guztiei Aldundiak ez ditzala engaina eta Biskaibuseko plantillarekin batera erantzun bateratu bat eman dezala. Azken hauek ere zoiondu nahi ditu greba egun hauetan ematen ari diren erantzunagatik, jarraipena %100eko izan da. Ezin zaio Aldundiari Bizkaibuseko zerbitzua okertzen eta enplegua suntsitzen utzi. Ezer aldatu ezean datozen 15, 17, 20, 21, 23 eta 24 greba egunak izango dira eta 27tik aurrera greba migagabea hasiko dute.